Al Unser

Al Unser —jaiotzako izen-deiturez Alfred Unser— (Albuquerque, Mexiko Berria, Ameriketako Estatu Batuak, 1939ko maiatzaren 29a - Chama, Mexiko Berria, 2021eko abenduaren 9a) auto-pilotua izan zen. Indianapolisko 500 milietan egindako balentriengatik da ezaguna. Aita, osabak, anaiak eta semeak ere automobilismoko pilotuak izan ditu.

Al Unser

Bizitza
JaiotzaAlbuquerque, 1939ko maiatzaren 29a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaChama (Mexiko Berria), 2021eko abenduaren 9a (82 urte)
Hobiratze lekuaSunset Memorial Park (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaAlbuquerque High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakautomobil-pilotua
Jasotako sariak

Find a Grave: 234749579 Edit the value on Wikidata

Bizitza

1957an egin zuen debuta, eta 1965ean parte hartu zuen lehen aldiz Indianapolisko lasterketan; bederatzigarren bukatu zuen. 1970ean, INDY formulako hamar lasterketa irabazi zituen, Indianapoliskoa barne. 1971n, berriro irabazi zuen Indianapoliskoa. Hurrengo urteetan, pilotu onenen artean egon zen, baina ez zuen garaipen handirik lortu 1978 arte: Poconoko eta Ontarioko lasterketez gainera, Indianapoliskoa irabazi zuen hirugarren aldiz. 1985ean, Champiosnship Auto Racing Teams (CART, Estatu Batuetako taldekako auto-lehiaketa) irabazi zuen, eta 1987an, Indianapoliskoa laugarrenez. 1992an, hirugarren gelditu zen: bere seme Al Unser gazteak irabazi zuen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Al Unser Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.