Akuilu (makila)
Akuilua da makila mota bat, luzea, ezten zorrotz bat duena punta batean, eta gurdi abereak xaxatu eta gobernatzeko erabiltzen dena. Akuilu-eztena esaten zaio punta zorrotz horri.
![](../I/Tenerife_oxen_driving.jpg.webp)
Abeltzainak idiekin eta akuiluekin.
Akuiluari eragiten dion pertsonari ere akuilu esaten zaio euskaraz[1].
Erreferentziak
- «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.