Aktinido
Aktinidoen serieak aktinioaren eta lawrentzioaren artean dauden 15 elementu kimiko barne hartzen ditu. Elementu hauen zenbaki atomikoak 89 eta 103 artean daude . Seriearen izena multzoko lehen elementutik, aktiniotik alegia, eratorri da, eta azken hau grezierazko ακτις (aktis), "izpi" terminotik, elementu hauen erradioaktibitatea adierazteko.
Zenbaki atomikoa | Izena | Ikurra |
---|---|---|
89 | Aktinioa | Ac |
90 | Torioa | Th |
91 | Protaktinioa | Pa |
92 | Uranioa | U |
93 | Neptunioa | Np |
94 | Plutonioa | Pu |
95 | Amerizioa | Am |
96 | Kurioa | Cm |
97 | Berkelioa | Bk |
98 | Kalifornioa | Cf |
99 | Einstenioa | Es |
100 | Fermioa | Fm |
101 | Mendelebioa | Md |
102 | Nobelioa | No |
103 | Lawrentzioa | Lr |
IUPAC erakundeak aktinido ordez aktinido hitza erabiltzea aholkatu du, "-ido" sufijoa ioien izenetan erabiltzen baita. Taula periodikoaren zenbait antolamendu alternatibotan aktinioa edo lawrentzioa multzotik kanpo kokatzen dira.
aktinidoen propietate kimikoak ez dira lantanidoen serieko elementuenak bezain parekoak, eta askotariko oxidazio-egoerak jasan ditzakete. Honen eraginez, hasieran ez zegoen garbi aktinioa, torioa eta uranioa d blokeko elementutzat hartu behar ziren edo ez. aktinido guztiak erradioaktiboak dira.
Lurrazalean aztarna-elementu gisa baino kantitate handiagoetan agertzen diren elementu bakarrak torioa eta uranioa dira. Neptunioa eta plutonioa uranio-meetan aurkitu da aztarna modura, uranioaren desintegrazio edo bonbardaketaren ondorioz. Gainerako aktinidoak jalkin erradioaktiboetan aurkitu dira, edo partikula-talkagailuetan sintetizatu dira. Seriearen azken erdiko elementuek erdibizitza oso laburra dauka.
Gehienetan aktinidoak taula periodikoaren gorputz nagusiaren azpian kokatzen dira (lantanidoen seriearen azpian), beheko ohar baten antzera. Taula periodikoaren beste bertsio batzuetan bi serie hauek bere lekuan jartzen dira, aktinidoen eta lantanoideen kokapena hobeto erakusteko.