Aktiengesellschaft

Aktiengesellschaft, laburdura AG, Alemanian elkarte anonimoak deitzeko erabultzen den izendapena da. Berez, Aktien ("Akzioak") eta Gesellschaft ("Konpainia") hitzen elkarketa da, alegia: "bere akzioetan oinarritzen den konpainia".

Halere, Aktiengesellschaft entitate juridikoak gainontzeko munduko elkarte anonimoek ez duten ezaugarri bat du: Aufsichtsrat ("Zaintza Batzordea") deritzona, honek zuzendaritza batzordearen (Vorstand) jarduera zaintzeko eginkizuna du eta bere kideak lau urtero elkarteko sozioek bozka bidez hautatzen dituzte. Zaintza batzorde hori (Aufsichtsrat) zenbaki bakoitiz osatzen da, gutxienez hiru. Zaintza batzordeko kideak ezin litezke zuzendaritza batzordeko kideak izan, ez eta alderantziz, alegia, zuzendaritza batzordeko kideak zin litezke zaintza batzordeko kide izan, honela bi batzordeen arteko independentzia mantenduz.

Zaintza batzordeak zuzendaritza batzordeko (Vorstand) kideak hautatu, kontrolatu eta kaleratzen ditu. Aipatutako zaintza batzorde honek zuzendaritza batzordearen (Vorstand) jarduera erregulatu eta zehazten ditu, honela enpresaren oreka ekonomiko eta finantziaria ziurtatuz.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.