Aktibazio energia

Aktibazio energia erreakzio kimiko bat gerta dadin behar den hasierako energia da. Katalizatzaileek aktibazio energia jaisten dute.

Aktibazio energia (Ea) eta entalpiarenH) arteko harremana erreakzio exotermiko batean, katalizatzailearekin (gorriz) eta katalizatzaile barik (beltzez). Ikusten denez, katalizatzaileak aktibazio energia jaisten du.

Erreakzio kimiko bat gertatzeko hasierako molekulak "aktibatu" behar dira. Aktibazio energiak bi efektu ditu:

  • molekulen elektroiek sortzen dituzten aldarapen-indarrak ezabatzen dituzte. Modu horretan erreakzionatuko dituzten molekulak elkartu ahal dira eta talka egin dezakete.

Bi efektu horien bidez molekulen arteko elkarrekintza burutzen da, eta erreakzionatzerakoan molekula berri bat sortuko dute.

Svante Arrhenius kimikariak aktibazio energiaren kontzeptua sortu zuen XIX. mendearen bukaeran. Berak honako ekuazio honen bidez definitu zuen:

Ea aktibazio energia izanik, R gasen konstante unibertsala, T tenperatura (Kelvin graduetan) eta A erreakzioaren faktorea.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.