Aksum
Aksum edo Axum (tigrinyeraz: ኣኽሱም, amhareraz: አክሱም) iparraldeko Etiopiako hiria da. Tigray eskualdean dago, 2.131 metroko garaieran. 2015ean 66.800 biztanle zituen.[1]
Aksum | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Etiopia |
Etiopiako eskualdea | Tigray |
Etiopiako zona | Mehakelegnaw zona |
Woreda | Axum town |
Geografia | |
Koordenatuak | 14°07′18″N 38°43′53″E |
Azalera | 17.27 km² |
Altuera | 2.131 m |
Demografia | |
Biztanleria | 66.800 (2015) |
Dentsitatea | 3.867,98 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Hiri senidetuak | Denver |
I-X. mendeen artean, Yemendik Sudango ekialdera hedatzen zen Aksumgo Erresumaren hiriburua izan zen. Garai hartan, Afrika eta Asiaren arteko merkataritza bideak hiri honetatik kontrolatzen ziren. Etiopiar Eliza Ortodoxoaren hiriburua da. 1980an, UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zituen bertako aztarnategi arkeologikoak.
Geografia
Klima
Aksumek klima epela du, negu lehorrekin, Cwb Köppen klima sailkapenaren arabera.
Datu klimatikoak (Axum) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 25.9 | 27.2 | 28.6 | 29.4 | 28.8 | 27 | 22.5 | 22.3 | 24.8 | 26.3 | 26.8 | 25.7 | 26.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 16.7 | 17.8 | 17.7 | 21 | 20.8 | 19.7 | 17.2 | 17.4 | 17.9 | 17.9 | 17.4 | 16.2 | 18.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 7.5 | 8.4 | 10.8 | 12.7 | 12.9 | 12.4 | 12 | 12.6 | 11.1 | 9.6 | 8 | 6.7 | 10.4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 3 | 2 | 9 | 27 | 31 | 67 | 221 | 199 | 67 | 12 | 13 | 1 | 652 |
Iturria: Climate-Data.org (altitude: 2133m)[2] |
Ondarea
- Aksumgo obeliskoa, IV. mendekoa
- Ezanaren harria, IV. mendekoa
- Ezanaren estela, IV. mendekoa
Erreferentziak
- Ethiopia: Regions, Major Cities & Towns - Population Statistics. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2017-10-7).
- Climate: Aksum - Climate graph, Temperature graph, Climate table. en.climate-data.org (Noiz kontsultatua: 2017-10-7).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.