Aketegi

Aketegi[1] (1.551 m) Aizkorriko mendilerroan dagoen tontor bat da, Gipuzkoan. Maiz nahasten da gertu dauden Aitxurirekin eta Aketegi erpinarekin.

Aketegi
Datu orokorrak
Garaiera1.551 m
Prominentzia943 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°57′32″N 2°19′48″W
MendikateaAizkorriko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaGoierri
UdalerriaZegama

Denbora luzez Aketegi erpina mendilerroko punturik altuena zela uste izan zen. Hala ere, 1980ko hamarkadaren bigarren erdialdean eginiko neurketa zehatzek demostratu zuten Aketegi altuagoa dela, 1.551 metrorekin. Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko punturik altuena da. Nahiz eta beste mendi batzuk bezain ezaguna izan ez, 943 metroko goragunea du, Euskal Herria osoan errekorra izanik.

Azken hamarkadetan mendi hau Aitxuri bezala izan da ezaguna. 2016an Lenbur Fundazioa eta Zegamako udalak bultzatutako ikerketa baten ondoren ikusi da Aketegi dela tontor honi dagokion tradiziozko izena [2] eta Aitxuri dela gertu dagoen beste tontor bat.

Erreferentziak_

  1. (Gaztelaniaz) Urrutia, Javier. «Mendikat → Aketegi (1551 m)» www.mendikat.net (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  2. Zegamako mapa. Zegamako udala.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.