Akeloo
Akeloo[1] greziar mitologian (grezieraz Ἀχελῷος) izen bereko ibaiaren jainkoa zen. Ibai hau, Etolia eta Akarnania artean dago. Ozeanida hau, Greziako zaharrena eta boteretsuena zen. Ozeano eta Tetisen semea zen, edo, beste bertsio batzuen arabera, Ozeano eta Gearena edo baita Gea eta Heliosena ere. Akarnaniako txanpon batzuetan giza burudun zezen bat bezala irudikatzen zen. Bi adardun agure bat bezala ere agertzen da, gris koloreko ileduna eta bizar trinkokoa, nondik, etengabe, ura jariatzen den.
Akeloo | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Formak | sugea eta zezena |
Domeinua | Akeloo ibaia |
Ogibidea | Ozeanida |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Sterope (en) , Melpomene, Terpsikore, Kaliope eta Perimede |
Bikotekidea(k) | Kaliope eta Perimede |
Seme-alabak | Parthenope (en) , Callirhoe (en) , Kastalia, Pirene (en) , Pisinoë (en) , Thelxiepea (en) , Leucosia (en) , Molpe (en) , Ligeia (en) , Aglaophónos (en) , Aglaope (en) , Acheloides (en) , Hippodamas (en) eta Erysice (en) |
Mitologia
Heraklesekin Deianiraren maitasunagatik borrokatu zuen, honengatik maiteminduta baitzegoen. Bi ezkongaien arteko borrokan, Akeloo, lehenik, suge bihurtu zen, eta, ondoren, zezen. Une hau, Heraklesek probestu zuen Akeloo lurrera bota eta honi adar bat erauzteko, Amaltearen adarraren ordainetan bakarrik berreskuratu ahal izan zuena, ugaritasunaren adarra, alegia. Ovidioren arabera, naiadeek, bildu eta kornukopian bihurtu zuten adar berbera zen. Heraklesek, garaitutako ezkongaia, Toas ibaian gordetzera behartu zuen, ordutik aurrera Akeloo izena hartu zuena. Estrabonek, mito hau, ibaiaren izaerari berari kasu eginez interpretatzen du. Ibai honek, sarri jasaten zituen uholdeak, eta, uholde hauek, Kalidongo zelaiak suntsitzen zituen, mugak ezabatuz eta, honegatik, herri mugakideen artean, sarri gerrak sortuz. Akelooren suge formak, ibaiaren ibilbide bihurgunetsuagatik da, eta, zezenarena, bere uholdeen indarragatik eta uren soinuagatik. Heraklesek, bere ibilgua uniformatu zuen, dikeak jarriz eta, ibilgu bakar batean batuz ibaiaren bi adarrak (hemendik dator adar bakarrarekin uztearena). Akelooren konpondutako ibilgua, bere urekin ureztatzen zuen herrialdearen aberastasunaren jatorria izan zen, eta hemendik etorriko zen ugaritasunaren adarrarena.
Ibai hau, Niobek, Apolok eta Artemisak, euren geziekin, Melibea ezik, bere seme-alaba guztiak hil zituenean isuri zituen malkoen ondorioz sortu zen. Apolok eta Artemisak, honela zigortu zuten Niobe, Leto euren amataz barre egiteagatik, honek bi seme-alaba bakarrik izan zituelako.
Ibaiaren eraketari buruzko beste bertsio batek Akeloo, uhandreak bere alabak galdu zituenean, hain zegoen triste ze, Geari dei eginez, honek bere magalean hartu zuen. Lurrak Akeloo hartu zuen tokian bertan hantxe sortu zen ibaia sortu zuen iturburua.
Eolo erregeak bere alaba Perimede labar batetik behera bota zuenean, Akelook salbatu eta bere emazte bihurtu zuen, honekin, Hipodamo eta Orestes izanez. Gainera, uhandreen aita ere bazen Melpomene eta Terpsikore musekin edo baita bere biloba Esteroperekin ere. Lamia asko, bere alabak ziren, ezagunenak, Pirene, Kalirroe, Kastalia edo Dirze izanik.
Teseori ostatu eman zion hau, Kalidongo basurdea ehizatzetik zetorrenean, ibaia itsasoratzen zen tokian zeuden uharteak nola sortu zituen azalduz. Alkmeonek bere ama hil zuenean honek, eriniek, ezagutzen ziren toki guztietan jazarriko zuten begizkoa bota zion. Honegatik, Alkmeon, Akelook hilketa horren ondoren sortutako uharteetako batean gorde zen, eta, beraz, begizkotik aske zegoen. Han zegoela, Kalirroerekin ezkondu zen, baina, honen handikeria, Alkmeonentzat ezin okerragoa izango zen.
Akeloo oso errespetatu zen Antzinako Grezian. Bere izena, otoitzetan, sakrifizioetan eta zin egiteetan aipatzen zen. Dodonako Zeusen orakuluak, ematen zuen erantzun bakoitzari, Akeloori sakrifizioak emateko agindua ematen zuen. Virgilioren arabera, gurtza hain zabaldu hau, Akelook, ur geza edo ibai guztiak ordezkatzen amaitu zuelako zen, nekazaritzaren iturri, eta, beraz, gizakien bizitzarena.
Beste alde batetik Akeloo ibaia, jainkoaren izena eraman zuena, Pindo menditik zetorren eta Eniadas inguruan itsasoratzen zen, material alubialez osatutako lurralde aintziratsu batean.