Akashi Kaikyō zubia

Akashi Kaikyō zubia (japonieraz: 明石海峡大橋 Akashi Kaikyō Ō-hashi) munduko bigarren zubi eseki luzeena da, Kobe hiria (Honshu uhartean) eta Awaji uhartea lotzen ditu. Akashi itsasartea (Akashi Kaikyō) zeharkatzen duen Honshutik Shikoku uharterako errepidea pasatzen da bertatik.

Akashi Kaikyō zubia
Honshū-Shikoku Bridge Project
100 bridges in Japan
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Hyōgo
Izendaturiko hiriaKobe
Japoniako auzoaTarumi-ku
Koordenatuak34°36′59″N 135°01′13″E
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1986ko maiatza - 1998ko irailaren 18a
Inaugurazioa1998ko apirilaren 5a
Izenaren jatorriaAkashi Strait (en) Itzuli
Arkitektura
DiseinatzaileaSatoshi Kashima (en) Itzuli
Dimentsioak282,8 (altuera) × 65,72 (kalatuaren tartea) × 3.911 (luzera) × 1.991 (arkurik luzeena) × 1.990 (arkurik luzeena) m
Gurutzatzen duAkashi Strait (en) Itzuli
Eramaten duJapan National Route 28 (en) Itzuli eta Kobe-Awaji-Naruto Expressway (en) Itzuli
Zubibegiak3
Ondarea
Zerbitzu hasiera1998ko apirilaren 5a
Webgune ofiziala

    Historia

    Akashi Kaikyō zubia eraiki aurretik ferriek egiten zuten uharteen arteko elkartrukea. Itsasbidai arriskutsua zen ordea eta hainbat istripu izan ziren. 1955ean esate baterako bi ferri urperatu eta 168 pertsona hil ziren. Gizartearen kezka bihurtu zen eta 1988an zubi esekia eraikitzeko lanak hasi ziren. 1998an inauguratu zen.

    Munduko zubi eseki luzeena izan zen 2022an Turkian 1915 Çanakkale Bridge zubia eraiki zuten arte[1].

    Egitura

    Zubiak guztira 3.991 metrotako luzera du, zutabeen arteko tartea 1.991 metrotakoa, munduko luzeena.

    Diseinuari esker zubiak 286 km/h-ko haizeak jasan ditzake, bai eta 8'5 gradutako lurrikarak ere.

    Erreferentziak

    1. Why Turkey Built the World’s Longest Suspension Bridge. (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.