Akamarre

Akamarre ([akamaʁe]) Nafarroa Behereko iparraldeko eta Gaskoiniako hego-mendebaldeko udalerri bat da, Bidaxuneko kantonamenduan, Agaramont eskualdean dagoena. 879 biztanle zituen 2013. urtean.

Akamarre
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Herriaren ikuspegia

Bandera


Armarria

Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre
Izen ofiziala Came
AuzapezaBernard Montero (2014-2020)
Posta kodea64520
INSEE kodea64161
Herritarraakamartar
Kokapena
Koordenatuak43°28′23″N 1°06′38″W
Map
Azalera33,90 km2
Garaiera(1-177) metro
Demografia
Biztanleria987 (2018:  −4)
Dentsitatea25,93 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 26,03
Ugalkortasuna[1] 54,79
Ekonomia
Jarduera[1]% 70,32 (2011)
Desberdintasuna[1]% 9,29 (2011)
Langabezia[1]% 5,58 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 11,01 (2010)
Erabilera% 0,69 (2011)
Datu gehigarriak
SorreraXII. mendea

Geografia

Biduze ibaiaren eskuinaldean dago. Herri mugakideak hauek dira: iparraldean Oeyregave eta Hastinga; mendebaldean Bidaxune; hegoaldean Arrueta-Sarrikota eta Burgue-Erreiti; ekialdean Léren eta Saint-Pé-de-Léren; hego-ekialdean Bastidaxarre eta Erango.

Hidrografia

Udalerria zeharkatzen duen ibai nagusia Biduze da[2], Aturriren ibaiadarra dena. Biduzeren ibaiadarrak diren Lihuri, Lagrabe eta Layserotte ere herritik pasa dira.

Paueko uhaitzaren ibaiadarrak diren Baniou (eta honen ibaiadarrak: Lagabotte, Arrouyous, Labarthe eta Bousquet errekek) eta Estey d'Arthous errekek udalerria ere zeharkatzen dute.

Etxeak eta auzoak

  • Lanusse
  • Le Boscq
  • Barnea
  • Pouyo
  • Bourdettes
  • Le Mech
  • Amikuze

Toponimia

Akamarre[3] Acamer edo Acamar (1072-1105), Camer (1193, Baionako eskutitzak[4]), Sanctus-Martinus de Camer (XII. mendea, Sordeko eskutitzak[5]), Cammes (1463, aveux de Languedoc[6]), Cama (Paueko notarioa[7]) eta Camme (1650, Gouvernement Général de Guienne et Guascogne et Pays circonvoisins izeneko mapa) izenak izan ditu.

Frantsesez Came eta gaskoiz Càmer du izena.

Historia

Paul Raymondek Akamarre XII. mendearen erdialdean sortu zutela dio[3] Orduko herrixka Samatze eta Saint-Pé-de-Lérenekin batera Akizetik gobernaturiko baroierria osatzen zuen[3].

Agaramontar leinua bertoko jauna zen. Jaunak oraindik aztarnak geratzen diren ehiza-pabiloia zuen herrian. Bertan erbesteratu zen Mariana Neoburgekoa espainiar erregina-alarguna.

1790ean kantonamendu-hiriburu bilakatu zen. Kantonamendu honetan Erango, Akamarre, Burgue, Samatze eta Erreiti herriak zeuden.

Herri euskaldun ala gaskoia

Jean-Baptiste Orpustanek 1304an eta 1349an nafar erregeari zergak bidaltzen zituzten herrien zerrendan zegoela dio[8]. Erdi Aroaren amaierarako, Eugène Goienetxeren esanetan, Bidaxune inguruko zenbait parrokia agaramontarren eskuetan zeuden baina Akamarreren egoera «anbiguoa» zen[9].

Antzinako Erregimenean egoera ez zen argiagoa izan: Akamarren zuzenbide zibilaren arloan gaskoi ohitura zen nagusi[10] eta baita zerga arloan ere[11]. Hala ere, politikoki, Agaramonteko dukerrian zegoen eta Gixune ordezkatu zuen Akamarreko seneskalerri txikiaren hiriburu moduan. Zalantza barik gaskoiak ziren Léren eta Saint-Pé-de-Léren egoera politiko berean zegoen.

1943an, Philippe Veyrinen Les basques de Labourd, de Soule et de Basse-Navarre libururako M. Haulouk egindako mapan, Akamarre Gaskoinian zegoen[12].

Biduzeren ezkerraldean dagoen Ferrerie (baita Herrerie edo Ferrière ere) auzoren egoera bereziagoa da: Akamarre parrokiakoa zen arren ez zen Agaramonteko dukerrikoa baizik eta Nafarroako Erresumakoa[13]. XVIII. mendean, Etxe Handia edo « la Grand'Maison » izeneko eraikina seneskalerriaren egoitza zegoen[14][15]. Anne Zinken ustetan, Akamarrekoarena ez bezalakoa ez den seneskalerri baten egoitza izan zen, Ferrerie auzoa eta agaramontarren eskuetan zeuden nafar udalerriak barnean zituena[11].

Edonola ere, egun, Akamarre Bidaxuneko kantonamenduaren barneko udalerria da eta Euskaltzaindiaren esanetan baxenafar udalerria da[16].

Demografia

Akamarreko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Politika

UrteakAlkateaAlderdia
1988-1995Roger Gestas
1995-2014Robert Malou
2014-2020Bernard Montero

Ekonomia

Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza eta abeltzaintzan oinarritua da. Udalerria Ossau-Irati Jatorrizko Izendapenaren barnean dago.

Herrian altzarigintzan aritutako zenbait enpresa daude, horietatik zortzik Chaisiers de Came izeneko elkartea sortu zuten.

Kultura eta hezkuntza

Hizkuntza nagusiak frantsesa eta gaskoia dira. Udalerriak bi lehen mailako eskola ditu: publikoa[17] eta pribatua.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Notice du Sandre sur Came
  3. Raymond, Paul. Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque. .
  4. Baionako eskutitzak edo Livre d'Or - XIV. mendeko eskuizkribua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  5. Pierre de Marca Histoire de Béarn
  6. Aveux de Languedoc, Archives de l'Empire, 45. orr.
  7. Paueko notarioa - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  8. Orpustan, Jean-Baptiste. (1979). «La Basse-Navarre en 1350» Bulletin du Musée Basque IV - Le Pays de Mixe (84): 86-88..
  9. Goienetxe, Eugène. (1979). Le Pays Basque. Paue: Société nouvelle d'éditions régionales et de diffusion, 139 or..
  10. Zink, Anne. (1993). L'héritier de la maison - Géographie coutumière du Sud-Ouest de la France sous l´Ancien Régime. Éditions de l'EHESS ISBN 2-7132-0996-X..
  11. Zink, Anne. (2000). Pays ou circonscriptions. Les collectivités territoriales de la France du Sud-Ouest sous l'Ancien Régime. Publications de la Sorbonne, 34-35 or. ISBN 2859443894..
  12. Les Basques de Labourd, de Soule et de Basse-Navarre, leur histoire et leurs traditions. .
  13. Urrutibéhéty, Clément. (1964). «La Bidouze et les seigneurs de Gramont» Bulletin de la société de Borda: 345..
  14. Robert, Jean. (1984). Des travaux et des jours en piémont pyrénéen : Bidache. Barenbach: Éditions Jean-Pierre Gyss, 28 or..
  15. Robert, Jean. (1970). «Une forge de l'ancien duché de Gramont» Bulletin du musée basque (47): 18..
  16. EODA
  17. Eskola publikoaren webgunea

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.