Akaitz Txiki
Akaitz Txiki Aralarko mendilerroan dagoen mendi bat da. Bertatik gertu, bere izenkidea den Akaitz dago, 1.078 metroko garaiera duena. Bi mendi hauek, Hiruerreketa (Aralar) izena duen pasabide batek banatzen ditu.
Akaitz Txiki | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 942 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°58′58″N 2°05′49″W |
Mendikatea | Aralar |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Lizarrusti/Zaldibia/Ataun-San Martin |
Mendikat | Mendikat |
Irispideak
Lizarrustitik abiatzen da mendi honetarako bide on bat, zura garraiatzen zuen trenbide baten antzinako bideari jarraiki. Bide hau, Lizarrustiko Haitzak izeneko haitzen azpitik pasatzen da, eta Akerreta izeneko tokira daroa. Hemen hasten da Lareoko urtegia. Hau eskuinetik inguratuz, Biarratera heltzen da. Ondoren, hemendik tontorrera heltzen da.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.