Akademio de Esperanto

Akademio de Esperanto (euskaraz: Esperanto Akademia) hizkuntza hori zabaltzeko eta hobetzeko lan egiten duen nazioarteko erakundea da. Nolabait, Euskaltzaindia antzeko helburuak izango lituzke baina esperantoaren alorrean.[1]

Akademio de Esperanto
Datuak
Izen laburraAdE eta AdE
Motaakademia eta Esperanto organization (en) Itzuli
IdeologiaEsperanto movement (en) Itzuli
Erabilitako hizkuntzaesperanto
Agintea
LehendakariaJohn C. Wells (en) Itzuli
Historia
Sorrera1905
AurrekoakEsperanto Language Committee (en) Itzuli
webgune ofiziala
Youtube: UCuTtlg0BWvCWPrydgBHohnA Edit the value on Wikidata
Akademiako kide batzuk, 2017an egindako ekitaldi publiko batean.

Historia

Esperantoaren Akademia 1905ean sortu zen Esperantoaren lehen Mundu Biltzarrean, Zamenhofen proposamenez, Hizkuntza Batzordea (Lingva Komitato) izenarekin. Esperantoaren Akademia izena Hizkuntza Batzordeko goi-komisio batek hartu zuen lehen aldiz. 1948an, Hizkuntza Batzordea eta bere Akademia organo bakar batean batu ziren: Esperantoko Akademia. Bere erabakiak ez dira derrigorrezkoak hiztunentzat; betebehar hori 1905ean Esperantoaren Lehenengo Kongresu Unibertsalean finkatutako Esperantoaren Oinarria izenekoak baino ez du.

Presidenteen zerrenda historikoa

HerritartasunaIzenaAgindu-garaia
 FrantziaÉmile Boirac1905 - 1917
 FrantziaThéophile Cart1920 - 1931
 EskoziaJohn Mabon Warden1931 - 1933
 FrantziaMaurice Rollet de l'Isle1933 - 1937
Txantiloi:Herrialde info HolandaR. G. Isbrücker1937 - 1963
 FrantziaGaston Waringhien1963 - 1979
 AlemaniaWilliam Auld1979 - 1983
 FrantziaAndré Albault1983 - 1995
 AlemaniaWerner Bormann1995 - 1998
 BrasilGeraldo Mattos1998 - 2007
 Erresuma BatuaJohn C. Wells2007 - 2013
 SuediaChrister Kiselman2013 - 2015
 IndiaProbal Dasgupta2016tik aurrera

Partaideak

Akademiok 45 partaide ditu. Partaide bakoitzak 9 urtetarako aukeratuak dira. Akademiaren heren bat hiru urtetan berritzen da.[2]

Sailak

2007tik hauek dira:

  • Hizkuntza espezializatua (Faka Lingvo)
  • Gramatika (Gramatiko)
  • Hiztegi orokorra (Ĝenerala Vortaro)
  • Kontsulta bulegoa (Lingva Konsultejo de la Akademio de Esperanto)
  • Literatura (Literaturo)
  • Ahozkapena (Prononco)
  • Eskuliburuak kontrolatzeko saila (Kontrolado de lerniloj)

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.