Ajos
Ajos, Kemi udalerri finlandiarrean dagoen auzo bat da; zehazki, udalerritik hurbil dagoen uharte handi bat. Bertan, Kemiko portua dago, herrialde osoko nagusietako bat, eta hiria itsasozko garraioaren bidez batzen duena Helsinki hiriburua eta Oulu bezalako hiriekin [1].
Portua, uhartearen hego-mendebaldean dago; uhartean bizi den 400 bat kideko biztanleria aldiz, Veitsiluoto uhartearen alboan bizi da, ipar-ekialdean hain zuzen, portutik ahalik eta urrunen.
Sampo ontzi izotz-hauslea da uhartearen erakargarrietako bat. Hogeita hamar urte zerbitzuan egon ondoren, udalak, ibilaldi izoztuak egiteko moldatu zuen eta 90ko hamarkadatik aurrera biztanle guztien zerbitzura egon da Bothniako Golkoko urak zeharkatuz; gaur egun, lau orduko bidaiak antolatzen dira urtarriletik apirilera, non abenduaren 31ean gaueko txangoak antolatzen diren, urte zahar gaua, itsasoaren erdi-erdian eta Aurora Borealaren azpian igarotzeko.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
|