Ajkako aluminio-lantegiko isuria


Ajkako aluminio-lantegiko isuria 2010eko urriaren 4ean gertatu zen Hungariako Ajka herrian, aluminio-lantegi batek hondakin likido toxikoak biltzeko erabiltzen zuen uharka hautsi eta bat batean milioi bat metro kubiko lohi toxikoa askatu zuenean, inguruko herriak eta lurrak (guztira 40 kilometro karratu) 1-2 metroko olatu batez irentsiz. Isuriaren ondorioz 7 lagun hil, 2 desagertu eta 150 bat zauritu izan ziren. Isuriak hondamendi ekologiko handia eragin zuen, bertako biztanleei ondorio larriak eraginez, lohi toxikoak berehala erredurak sortu eta metal astunak zituelako. Inguruko herriak ebakuatu eta garbiketak gutxienez urtebete iraungo zuela iragarri zuen agintariek. Kutsadura uztailaren 7an iritsi zen Danubio ibaira.

Laranja kolorez, lohi gorri toxikoak kutsatutako eskualdea.

Kanpo estekak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.