Aizkorriko Dama

Aizkorriko dama euskal mitologia agertu ohi den Mari jainkosaren pertsonifikazioa da. Bere izenak ongi adierazten duen bezala bere bizilekua Aizkorri mendilerroa da.

Aizkorri mendilerroan dagoen San Adriango tunelaren ikuspegia.

Kondaira

Gipuzkoako Zerain udalerrian Euzkita izeneko baserri bat ba omen da.[1] Egun batez, ikaragarrizko ekaitz bat zegoela, amak alabari ganbarako leihoak isteko igo zedila agindu zion. Neska gazteak ez zion jaramonik egin. Orduan, amak amorru bizian honako hau esan omen zion:

- Deabruek eramango al haute!

Azkenean, alaba leihoak istera igo omen zen, baina ez zen bueltan jaitsi, handik aurrera ez zen beraz gehiagorik jakin izan. Deabruak eramana izan zen.

Ordudanik, harat-honat noraezean dabil. Batzuetan Aizkorrin ikus daiteke, besteetan Aralarren edota Anboton.

Behinola Aizkorrin zegoenean, bere leizera ahari bat eraman omen zuen. Bere jabeak ziren artzainak leizera bila joan eta itzultzeko eskatu zioten. Bisita honek iraun zuen denbora osoz Aizkorri dama ahariaren gainean eserita egon omen zen, bitartean bere ilea orrazten zuelarik.

Azkenean artzainek leizearen sarrerara eraman zuten bedeinkatutako argizariari esker aharia berreskuratzea lortu zuten.

Ikus gainera

Erreferentziak

  1. 1954ean Zerain udalerriko Jauregia andreak kontatutako kondaira. Antologia de Fabulas, Cuentos y Leyendas del Pais Vasco. Luis de Barandiaran Irizar. Txertoa argitaletxea. 1984.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.