Aizkorri II
Aizkorri II (Leintz Bailarako bizkaieraz Axkorri) Zaraia mendilerroan kokatuta dagoen mendi bat da. Bi darama, Aizkorri mendilerroan kokatuta dagoen izen bereko menditik bereizteko. Atain mendiaren hegoaldean kokatua dago, Deguria eta Alabita haranen artean. 1.132 metroko garaierarekin, mendilerroko laugarren mendirik garaiena da, Aranguren, Elorretako Haitza eta Kurutzeberriren ondoren.
Aizkorri II/Axkorri | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.132 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°58′20″N 2°30′05″W |
Mendikatea | Zaraiako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Irispideak
Bideetako bat, Bolibartik abiatzen da. Lehenik, Lizargarate leporantz doan bidea hartu behar da. Behin hona heldu ondoren, Bizkarlatza mendia bere iparraldeko aldetik inguratu behar da, Otsoarrate leporantz abiatuz, eta, ondoren, ekialderantz hartu behar da, Angitako Arratea lepoa begi bistan izan arte. Hona heldu ondoren, ezkerrerantz hartu behar da, tontorrerantz zuzen joateko, harbide deseroso batetik.
Beste bide bat, Alabita haranetik abiatzen da. Hau ere, Lizargaratetik geratzen da. Lizargarate lepoko bidegurutzetik eskuinetara doan bidea hartu ondoren, handik gutxira, Alabita arratea edo Alabitarte izeneko tokira heltzen da, Elgea mendilerroaren pare-parean. Hemendik, ekialderantz hartu behar da, Alabita Txikirantz, eta, handik pixkatera, igotzen hasi, mendiaren tontorrera, mendiaren hegoaldeko aldetik heltzeko.
Degurixatik ere hel daiteke. Alabita Txikiko lepora heldu ondoren, tontorrera mendebaldetik heltzen da.
Berezitasunak
Mendiaren ingurua pagadi batek osatzen du.