Aiziritze

Aiziritze Aiziritze-Gamue-Zohazti udalerriko herriburua da, Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean. Herri honek, besteen laguntzarik gabe, 1972 arte aparteko udalerria osatu zuen.

Aiziritze
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Beherea
UdalerriaAiziritze-Gamue-Zohazti
Administrazioa
Posta kodea
Herritarraaiziriztar
Geografia
Koordenatuak43°20′16″N 1°01′21″W
Demografia

Herritarrei "aiziriztar" deitzen zaie. Donibane Garazi herrialdeburura 32 km daude.

Geografia

Kokapena

Amiküze eskualdea historikoki zatituta zegoen hiru eremuetatik Biduze-haraindi izenekoan kokatuta dago; izenak adierazten duen gisan Biduze ibaiaren ekialdean dagoen zonaldeari deitzen zitzaion horrela. Donapaleutik ipar-ekialdera, egun ia erabat batuta dago eskualdeburuarekin. Hauexek dira beste herri mugakideak: Arberatze ekialde/ipar-ekialdean, Behaskane hego-ekialdean (bi herri hauekin Eiherazahar errekak markatzen du muga); Unaso eta Amendüze mendebaldean (Biduzez beste aldean) eta udalerrikide den Zohazti iparraldean; denak dira herri amikuztarrak.

Orografia

Altuera apaleko lurrak dira: iparraldean, Zohaztitik oso hurbil, apenas gainditzen diren 100 metroak, 104 mko muino batean. Punturik baxuena Biduzeren ertzean dago (35 m Amendüzeren parean). Herria bera 64 mtan dago.

Demografia

1695eko erroldan 31 etxe zeuden.

Biztanleriaren bilakaera
179318001806182118311836184118461851
206 211 236 186 262 252 261 256 281
185618611866187218761881188618911896
252 240 225 211 207 228 254 226 270
190119061911192119261931193619461954
249 238 238 234 249 235 240 202 179
196219681975198219901999200920142020
204 219 (564) (531) (531) (559) - - -

Oharra: 2006ko biztanleria INSEEk emaniko behin-behineko datua da. 1975etik aurrerakoak Aiziritze-Gamue-Zohaztiri dagozkio.

Errepideak

Herriaren ekialdetik D933 departamendu mailako errepidea Donapaleutik Salbaterrara (Bearno, Okzitania) abiatzen da, tartean herriko merkatalgune batetik pasatuz. Biduze zeharkatu eta gero D29 herriko kaskotik bertatik pasatzen da eta ibai honen parean segitzen du iparralderantz, Gamuerantz.

Desagertutako Donapaleu-Salbaterra trenbidea ere bertatik pasatzen zen.

Historia

Lehen aldiz (1160an) Sanctus Martinus de Assiriz izendatzen da. 1472an Ayxeriis izenpean aipatua ageri da Bastidaxarren (Bearno) bildutako idazki batean.

1792an Iraultza Frantsesa suertatu zenean, herriko apaiz Arnaud Goienetxek konstituzioa zin egiteari uko egin eta erbesteratu behar izan zuen; elizan lapurretak gertatu ziren.

Udalerri-aldaketak

Udalerri modernoak osatu baino lehen, herri hau eta Behaskane parrokia bakarrean bilduta zeuden.

1972 arte herri honek udalerri propioa izan zuen. Urte horretan Gamue-Zohaztirekin bat egin zuen; 1984 arte udalerri berriak eraman zuen izena Aiziritze izan zen baina harrezkero, berriro hiru herrien ikusgarritasuna agerian uztearren, "Aiziritze-Gamue-Zohazti" du izena. Egungo udalerriko armarrian[1] herriari dagokiona goiko aldeko ezkerrekoa da.

Eraikin historikoak

  • Hilerrian zenbait hilarri diskoidal daude, aipagarrienak 1622 eta 1655eko bi.
  • "Salha" jauregia herritik hegoaldera, 80 mko muino batean. Okzitanierazko sala euskarazko "jauregi" hitzaren baliokidea da eta nobleen etxe eta "gazteluak" izendatzeko erabili dena.
  • San Martin eliza 1841ekoa da.

Kultura eta euskara

  • Herriko festak San Marinekin ospatzen dira, hots azaroaren 11n.
  • Martin Landerretxe euskaltzain eta euskal idazle sarasketarra herri honetan egon zen apaiz, besteak beste.

Ekonomia

Garai batean nekazaritza eta abeltzaintza tradizionalera ia erabat dedikatuta, azken hamarkadetan dibertsifikazio bat bizi izan du. Hirugarren sektorearen (merkatalgunea) handitzearekin lehenarekin lotura duten instalazioen garapena gertatu da:

  • Lur Berri talde kooperatibo erreferentzialaren egoitza bertan dago.
  • Ipar Euskal Herriko 50 nagusien artean[2] kokatzen diren sektoreko enpresa batzuk ere badaude: Union coop agricole alimentation bétail (abereentzako jakiak), Haraguy-jambon de Bayonne (xingarra eta bestelako haragi-ekoizpenak), LBO (abereentzako produktuak) eta Lajournade SAS (haragizko ekoipenak).

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Aiziritze-Gamue-Zohaztiko armarria wikipedian
  2. (Frantsesez)Sektoreko enpresen zerrenda Sud-Ouest egunkarian.

Kanpo estekak

Geografia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.