Aizarna
Aizarna[1] Zestoako (Gipuzkoa) auzoa da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, 276 biztanle zituen.
Aizarna | |
---|---|
![]() | |
![]() Aizarnaren ikuspegia. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Zestoa |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°14′05″N 2°13′31″W |
Garaiera | 230 metro |
Demografia |
Inguru naturala
Geografikoki, Aizarna jatorri karstikoko sakonune endorreiko txiki batean kokatuta dago, Hernio-Gazume (1078 m) mendizerraren iparrean, Urola ibaiaren beheibilgutik hurbil[2].
Aizarnako zenbait lur, Granada edo Altzolaras erreka aldeko arroila bereziki, Pagoetako natura parkean kokaturik daude. Aizarnan dago Pagoetako natur-parkearen, hagin populaziorik handiena, Euskal Herriko zein Iberiar Penintsula mailan, Ernio mendiaren populazioekin batera [3].
Historia
Idatzizko erreferentziarik zaharrena 1212koa da eta "Aycarna" moduan agertzen da. 1383 jaso zuen carta puebla agiria, Joan I.a Gaztelakoa erregeak emanda.
XIV. mendean Aizarnatik Zestoa sortu zuten, orduan "Santa Cruz de Cestona" deitutakoa, Urola ibaiaren ertzetan. Denboran aurrera, herrigune nagusia bihurtu zen azken hau.
XVIII. mendean errege bidea igotzen zen herrira, gaur egun GI-317 errepidea dena. 1821ean banandu zen auzoa Zestoatik, eta udaletxe propioa eduki zuen 2 urtez. Ordutik udalerri berean mantendu dira. 1860an burdinola eta irina egiteko errota zeuden, ekonomikoki oso garrantzitsuak izan zirenak auzorako.
Ondarea
- Amaldako leizea.
- Andre Mariaren Jasokundearen eliza: Aizarnako parrokia.
- Altzolaras jauregia: Zestoako jauregi gotikoa, agur egun hondatuta.
- San Joan Bataiatzailearen baseliza.
- Santa Engrazia baseliza.
- San Martin baseliza.
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
308 | 306 | 295 | 285 | 275 | 289 | 280 | 276 |
Aizarnar ezagunak
- Rufina Azkue (1898-1972), idazlea.
- Joxe Mari Urbieta "Egañazpi" (1920-2006), panderojolea.
- Gloria Agirre "Txikita de Aizarna" (1945-), pilotaria, erraketista.
- Benantxio Irureta (1953-2013), mendizalea.
- Jesus Egiguren (1954-), politikaria.
- Kontxi Aizarna (1958-), irakaslea eta musika-pedagogoa.
- Maribel Aizarna (1961-), kazetaria eta telebistako aurkezlea.
- Beñat Arrue (1978-2001), mendizalea.
Iruditegia
- Eliza eta plaza.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- Rodriguez Lejarza, Ander; Narbarte Hernández, Josu. (2019). «Euskal Herriko landakomunitateen sintaxi berria: zehar-objektu izatetik subjektu izatera. Erresilientzia-gaitasuna bi mila urtez» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (Uztaro 111): 27–38. ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).
- https://web.archive.org/web/20160408162627/http://www.berria.eus/paperekoa/1812/046/001/2014-09-30/haginari_balioa_ematen.htm
Kanpoko loturak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |