Aiuria

Aiuria (Euskaltzaindiak araututako forma) edo Ajuria (forma ohikoa hainbat mapatan) Muxikako auzo bat da, Muxikako hiru elizateek 1966an bat egin aurretik Ibarruriko parte zena. Bertakoen ahoskeran, Ajjujje edo Auijje eran entzun daiteke izena, JJ hori litzatekeelarik eskualde honetako J/DX/ZH ahoskera[1][2]. Herriko azulejuzko seonaleak Ajurias forma dakar.

Aiuria
auzoa
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaBusturialdea
UdalerriaMuxika
INEk ezarritako kodea48067000201
Geografia
Koordenatuak43°15′07″N 2°39′31″W
Map
Demografia
Biztanleria46 (2022)

Deskribapena

Inguru aldapatsu batean dagoen muino lau batean kokatzen da baserri multzoa, San Joan Bataiatzailearen elizaren inguruan taldekatua (eliza ondare babestu gisa sailkatua dago). Otxategi-Goikoa eta Otxategi-Behekoa baserriak, handi eta ederrak. Pilotalekua ere bada, eta txoko bihurtuta, aspaldiko auzo-ikastola.

Sanjoanak dira auzoko jaiak.

Iruditegia

Erreferentziak

  1. Enbeita, Onintza; Fernandez, Luistxo. «Hiru elizate Muxikakoak» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  2. «Aiuria - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.