Aitzulo
Aitzulo pasabide irekia eskaintzen duen harpe edo leize ikusgarri bat da, Oñatin dagoena, Araotz haranaren mutur batean.
Aitzulo | |
---|---|
![]() | |
Mota | ibilbide |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°00′11″N 2°26′29″W |
Honen parte da | Euskal Herriko bidaia-gida |
Kokapena | Euskal Herria |
Zenbait mendi-ibilbide ohikoren pasabidea da, eta Araotz bertatik, Zubia auzotik gora abiatzen den bidea jarraitzea da bertara iristeko modu errazena[1].
Kareharrizko arrokan irekitako arku desberdinen segidaren amaieran, arku handi batek beheko haranaren amildegirantz eskaintzen du bista[2]. Behetik ikusita, segun eguzkiak nola ematen duen, barrualdeko harri batek gizon baten itxura ematen du, obispua, gotzaina, bertakoek esan bezala[1].

Araotz errekako haran sakonetik, Obispua ikusten delarik.
Erreferentziak
- Urkia, Jose Angel; Fernandez, Luistxo. «Araotz eta Oñatiko beste auzo batzuetan» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).
- «Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Aitzulo, leize ikusgarria — Wikibooks» eu.wikibooks.org (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.