Aitzorrotz (Andimendi)
Aitzorrotz Andimendi mendilerroko mendi bat da, eta 1192 metroko garaiera du. Ez da Zaraiako mendilerroan, Eskoriatzan dagoen izen bereko mendiarekin nahastu behar.
Aitzorrotz | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.192 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′53″N 1°58′24″W |
Mendikatea | Andimendi |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Lizarraga mendatea |
Mendikat | Mendikat |
Luberri | Luberri |
Andimendiko Aitzorrotz, Eskalaborro menditik askatzen da, mendebaldera. Ikusgarria bere iparraldeko aurpegitik, Ergoienako haranaren gainean altxatuz, hegoaldeko aurpegitik da igotzeko errazagoa.
Gertu, Artzubide izeneko osina dago.
Abiapuntuak
1030 metroko garaieran dagoen Lizarragako mendatetik, Larragarantz doan bidea hartuz, eta Saratsaren baltsa atzean utziz, bidea alde batera uzten da zuzenean tontorrerantz abiatzeko.
Ikus, gainera
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.