Aitzol Zubizarreta
Aitzol Zubizarreta Ormaetxea (Bilbo, Bizkaia, 1974) euskal telebista aurkezlea da. Nahiz eta Bilbon jaio, gernikarra da. Kazetaritza ikasi zuen Leioan.
Aitzol Zubizarreta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1974 (49/50 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta telebista aurkezlea |
Telebistaren munduan Canal Bizkaian hasi zen eta handik Euskal Irrati Telebistara pasatu zen. 2005etik 2008ra, ETB 2ko Teleberri albistegia aurkezten aritu zen, Julio Ibarrak albisteak aurkezteari utzi zionean hasi zen alegia. ETB3ko Mundua Gaur eta ETB 2ko El Punto eta Mundo.Hoy saioetan ibili zen. 2013an Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hezkuntza Saileko komunikazio arduradun izendatu zuten.[1]
Erreferentziak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.