Aitziber Irigoras
Aitziber Irigoras Alberdi (Durango, 1973ko irailaren 9a) bizkaitar legelari eta politikaria da.
Aitziber Irigoras | |||
---|---|---|---|
2008ko maiatzaren 8a - 2019ko ekainaren 15a - Ima Garrastatxu Urbaneja → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Aitziber Irigoras Alberdi | ||
Jaiotza | Durango, 1973ko irailaren 9a (50 urte) | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, unibertsitateko irakaslea eta legelaria | ||
Lantokia(k) | Durango | ||
Enplegatzailea(k) | Deustuko Unibertsitatea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Deustuko Unibertsitatean zuzendaritza ikasi ondoren, irakaslea moduan aritu zen.
2008an Juan Jose Ziarrusta alkatea hil eta gero, Durangoko alkate bilakatu zen. Geroago 2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EAJko Aitziber Irigoras hautatu zuten alkate berriro. Irigoras (EAJ) Bildu koalizioaren hautagai Urdaspal Bolinagari gailendu zitzaion, nahiz eta biek 8 boto eskuratu udal bilkuran (Bilduren hautagaiak Aralarren botoak ere jaso zituen), EAJ alderdirik bozkatuena izan baitzen.
2015eko hauteskundeen ondoren, berriro hautatu zuten alkate EAJren (8) eta PSE-EEren (2) zinegotzien babesarekin eta PPren (1) abstentzioari esker.[1]
2019ko hauteskundeen ondoren, Ima Garrastatxu Urbaneja (EH Bildu) hautatu zuten alkate, EH Bilduren 7 boto eta Herriaren Eskubidearen 4 botoei esker.
Erreferentziak
- «Ustekabe barik eratu dira hurrengo lau urteotarako udalbatzak Durangaldean - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
Kanpo estekak
- Aitziber Irigoras Durangoko aldizkari lokalean, Anboto (400 artikulu baino gehiago)
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |