Aitzarte (Ataun)
Aitzarte edo Ataungo domoa Jentilbaratza, Aizkoate, Aizkorrandi, Arastortz, Agautz, Leizadi, Asundi, Loibideko mailoak eta Ikarandieta gailurrek osatutako eraztun erako mendia da, Aralarko natura parkearen babesean dagoena. Orogenia piriniarraren ondoriozko indarren eta bertako indar perpendikular batzuen arteko elkarreraginez, lurrazala gorantz altxatu zen, kupula itxurako mendi bat sortzeraino.[1] Gehien-gehiena Ataungo lurretan dago, Lazkao eta Zaldibia udalerrietakoak diren ekialdeko zati txiki batzuk izan ezik.[2]
Aitzarte Ataungo domoa | |
---|---|
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°59′15″N 2°09′10″W |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Ataungo San Martin auzotik |
Aitzarteren barnealdeko lurra malkartsua da. Bertakoek lur horri Aitzarte Zeharra esaten diote,[3] eta Ataungo Aitzarte Alde auzoa da.
Erreferentziak
- «Ondare naturala: Ataungo domoa», Ataun Turismoa webgunea, Ataungo Udala.
- Ataungo Aitzarte Aldea auzoaren mapa, Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegitura webgunean.
- Beharbada, Orotariko Euskal Hiztegiko «zehar» sarrerako bosgarren esanahiarekin:
«5. (zear B ap. A), zier (AN-araq ap. Satr VocP). "Ladera. Arako zear artan, zer azienda-aldea dagon! en aquella ladera, ¡qué rebaño de ganado hay!" A. "Terreno inclinado, ladera" Satr VocP. Baiña aurrerantza noa bidari / geiago-zidor legorrez. / Nire arima ezin da bete / zear-ertzeko zugaitz-pez. Gand Elorri 95.»
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.