Aizpitarteko leizeak
Aizpitarte, Aitzbitarte edo Landarbasoko leizeak Errenteriako udalerrian dauden leizeak dira (Gipuzkoa). Landarbaso errekastoaren eskuinaldean daude, Aiako Harriko parkearen ertzean. Bertan topatutako aztarnak Paleolito Ertainekoak dira, 25.000 urtetik gorakoak.
Aizpitarte | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Errenteria |
Koordenatuak | 43°15′54″N 1°53′24″W |
Ezaugarriak | |
Bisitagarria | Bai (zati bat bakarrik) |
Margoak | Bai |
Aztarnak | Bai |
Aztarnategia
Leizerik ezagunena Aitzbitarte IV da, 1960ko hamarkadan jada aita Barandiaranek induskatua. Ekialdeko Gipuzkoako solutrear aldiko gune nagusia da. Behean duen Aitzbitarte IIIan duela gutxi hasi dira lanean.[1]
Paleolitikoko aztarnategi handi baten lehen aurkikuntza izan zen. Zenbait mailatan sailkaturik, historiaurreko gizakiaren arrastoak aurkitu dira denbora luzez bizi izandakoak eta langintza ugarirenak: orriak, hartxabalak, zenbait eratako karrakagailuak, puntzoiak eta abar; gutxienez, Aurignaciar garaitik hasi eta Mesolitikora artekoak. Besteak beste, animalia-irudiz dekoraturiko hezur batzuen aurkikuntza harrigarriak azaldu diren, bertan diren bostetatik, III. haitzuloa arakatuz hasi badira ere; IV. haitzuloko aztarnategia izan da ondoen ikertu dena. Han aurkituak dira orein-burua grabaturiko plaketaren bat, makila zulodunen bat, hagatxo dekoratuak eta ebakiduraz eginiko animalia-irudiak dituzten zenbait hezur.[2]
2015ean duela 20.000-28.000 urte (Gravettiar arokoak) eginiko hainbat grabatu aurkitu zituzten. Grabatuek hainbat animalia irudikatzen dituzte, besteak beste, zaldiak eta bisonteak.[3]
2017ko uztailaren 10ean Felix Ugarte Elkarteko espeleologoek buztinez egindako hainbat erliebe aurkitu zituzten Aizpitarte IV leizean, orain arte ikertu gabeko bide batean. Guztira 15 irudi aurkitu dira, tartean bi bisonte, zaldiak eta bi bulba. Madelein Erdiko irudiak dira, Kantauri isurialdean inoiz ikusi gabeko teknika bat erabiliz, Frantziako Ariègen erabilitakoa bezala. Silexa erabiltzen zuten animaliaren forma egiteko eta eskuak bolumena emateko[4].
Galeria
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Artikulu honen edukiaren zati bat Euskal Herri Enblematikoa entziklopediako Euskal artearen historia I liburutik txertatu zen 2014-12-12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, liburu hori eta entziklopedia horretako beste zenbait Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Straus, Lawrence Guy. Human occupation of Euskalerria during the Last Glacial Maximum: the Basque Solutrean. Aranzadi Zientzia Elkartea, 37 or..
- Kobazulo honetan eginiko hainbat indusketa kanpaina 1961ean Munibe aldizkariari eginiko zenbait emanalditan deskribatuak izan dira, 3-4 znb. 1961an, 1-2 znb. 1963an, eta 1965ean, marrazki ugariz apainduak.
- Iraola, Arantxa. (2015-11-20). «20.000 urtetik gora dituzten grabatuak aurkitu dituzte Errenterian» Berria.
- Errenteriako Aitzbitarte IV kobazuloan aurkitu diren Arte Parietal Paleolitikoko aurkikuntzek berebiziko garrantzia dute beren ezohikotasunagatik - Artikulua - ORAIN Gipuzkoa. (Noiz kontsultatua: 2017-07-10).
Kanpo estekak
- Estévez, Jordi, “Analyse structurale et analyse palethnologique de la faune provenant de gisements préhistoriques” Dialektikê. Cahiers de typologie analytique, 1977, p. 15-31, DOI: 10.5281/zenodo.2584042.