Aitor Zulaika
Aitor Zulaika Aranguren (Azpeitia, 1978ko martxoaren 26a -) euskal herritar futbol entrenatzailea da.
Aitor Zulaika | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||
Jaiotza | Azpeitia, 1978ko martxoaren 26a (46 urte) | ||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||
Jarduerak | futbol entrenatzailea | ||||||||||||||||||
|
Ibilbidea
Lagun Onak taldeari estu lotuta egon da Zulaika. Zazpi denboralditan entrenatu zuen Lagun Onak-eko lehen taldea. Gero, kirol zuzendari izatera pasa zen, eta 2011-2012 denboraldian Sestao Riverren aritu zen bigarren entrenatzaile lanetan, Jose Luis Riveraren gidaritzapean. 2012-2013 denboraldian berriz ere Lagun Onakera itzuli zen, kirol zuzendari moduan aritzeko.
2013-2014 denboraldian Sestao Riverren lehen entrenatzailea izan zen. Bizkaitarrekin bigarren B mailako II. taldeko txapelduna izan zen. Play-offetan bigarren mailara igotzea ez zuen lortu.
2014an Real Unioneko entrenatzaile berria bilakatu zen. Irundarrekin Espainiako Futbol Federazioaren Kopa irabazi zuen 2015ean eta igoera play-offetarako sailkatu zen. Bigarren mailara igotzea ez zuten lortu.
2016an, Sanseko teknikoen taldera gehituko zen, Imanol Alguacilen laguntzaile bezala.[1]
Erreferentziak
- Aitor Zulaika Sansera gehituko da eta Asier Santanak Real Union zuzenduko du Realsocieadad.com ; 2016ko ekainaren 8a