Aitor Olea Juaristi

Aitor Olea Juaristi (Durango, 1969ko maiatzaren 16a)[1] euskal piano eta organo jolea da.[2]

Aitor Olea Juaristi

Bizitza
JaiotzaDurango, 1969ko maiatzaren 16a (54 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaBilboko Arriaga Kontserbatorioa
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
Musika instrumentuaorganoa
pianoa

Musika ikasketak

Musika ikasketak Arrasaten eta Donostian egin zituen. 1991 eta 1997 artean Baionako ENM eskolan ikasketak burutu zituen Marie Bernadette Carrau irakaslearekin, urrezko domina eta sari berezia lortuz. 1995ean piano goi mailako titulua lortu zuen Bilboko Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioan, ikasle libre bezala.[3] Daniel Roth, Louis Robilliard eta Jean Boyerrekin interpretazio ikasketak egin zituen, eta 2001 urtean organo ikasketak konbalidatu zituen Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan, Jose Ignacio Sanz irakaslearen zuzendaritzapean, ohorezko aipamena eta goi mailako irakasle titulua lortuz.[4]

Ibilbide profesionala

1988 eta 2008 urteen artean Lekeitioko Andra Mariaren Zeruratzearen Basilikaren organu-jolea izan zen, 1854 urteko Cavaillé-Coll instrumentuarekin.[5]

Kontzertuak Euskal Herrian, Espainian, Frantzian, Belgikan, Alemanian, Irlandan, Italian, Erresuma Batuan, eta Finlandian eman ditu. Laguntzaile bezala -pianoan zein organoan- aritu da Bilboko Koral Elkartearekin, EHUko Abesbatzarekin eta Lausardi Abesbatzarekin.[4]

Gaur egunean, Bergarako Pedro Deunaren elizako organujole titularra da (1889ko Stolz-Frères organuarekin)[4] eta Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan errepertorioko pianojolea.[6]

Dibulgazioa

Aitor Olea Jose Ramon Artetarekin, 2019ko uztailean "Lekeitio Bihotzetik" taldeko ospakizunean.

Bere lehen grabazioa Lekeition egin zuen;[5] eta harrezkero, hainbat lan argitaratu ditu zenbait bildumatan AUS_ART records etxearekin: "Órganos de Vasconia",[7] "XXth Century Basque Organ Music", "De música popular vasca", "Julian Sagasta gogoan", "Aita Madina Eliz Kantak".[4]

Era berean, Lea-Artibaiko Nazioarteko Organo Jaialdiaren sortzailea da,[4] eta erakustaldi ugari egin izan ditu, hala nola 2019an "Lekeitio Bihotzetik" taldearentzat Lekeition egin zuena, Kepa Agirre eta Benito Ansola abadeak eta Jose Ramon Arteta musikaria ondoan zituela.[5]

Elizetan dauden hainbat organoren zaharberritzeen bultzatzailea ere izan da.[8]

Erreferentziak

  1. Aitor Olea kom. pers.
  2. (Gaztelaniaz) «Aitor Olea Juaristi - organista - Grabaciones en klasikart» klasikart (Noiz kontsultatua: 2020-09-28).
  3. AZKOITIAKO UDALA, BERGARAKO UDALA, AZPEITIAKO UDALA, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA, 2020. Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXI. zikloa. Eskuliburua.
  4. (Gaztelaniaz) Vasco, Diario. «Concierto de órgano: Aitor Olea Juaristi» agenda.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-28).
  5. «Aitor Olea Juaristi organo jotzaile ospetsua Lekeitiora bueltatu da - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2019-07-13 (Noiz kontsultatua: 2020-09-28).
  6. «Algortako San Nikolas eleizako organoa barritu osteko azken kontzertua» www.bizkeliza.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-28).
  7. (Gaztelaniaz) «El órgano del Monasterio San Lorenzo de Oñati - Aitor Olea Juaristi» klasikart (Noiz kontsultatua: 2020-09-28).
  8. «Elkarrizketa: Aitor Olea, San Pedroko organista - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-28).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.