Aitor Mendizabal
Aitor Mendizabal Badiola, pilota arloan Mendizabal III.a deituraz ezaguna (Antzuola, Gipuzkoa, 1989ko urtarrilaren 3a), esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari aritzen zen, Aspe enpresarekin. Estatistika ofizialek diotenez, 1,69 metro luze da, eta 69 kilo pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 2011ko uztailaren 17an jokatu zuen, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan; azkena, berriz, 2019ko azaroaren 30ean, Eibarko Astelena pilotalekuan.[1]
Mendizabal III.a | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Aitor Mendizabal Badiola | |||
Jaiotza data: | 1989ko urtarrilaren 3a (35 urte) | |||
Jaioterria: | Antzuola (Gipuzkoa) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | Garfe | |||
Postua: | aurrelaria | |||
Altuera: | 1,69 m | |||
Pisua: | 69 kg | |||
Debutatze data: | 2011ko uztailaren 17a | |||
Debutatze pilotalekua: | Aritzbatalde (Zarautz) | |||
Erretiratze data: | 2019ko azaroaren 30a | |||
Erretiratze pilotalekua: | Astelena (Eibar) |
Amateur eremura itzulita, 2020ko urtarrilean Garfe enpresarekin egin zuen kontratua.[2]
Kirol lorpenak
- 2016:
- 2011:
- Bigarren mailako lau eta erdiko txapelduna.
- Biharko Izarrak torneoko txapelduna.
- 2007:
- Diario Vasco torneoko txapelduna.
- Elgetako torneoko txapelduna.
Estatistikak
2015eko azaroaren 1ean, zenbaki hauek zituen Mendizabalek, bere enpresaren webguneko fitxan jasota dagoenez:
Jokatutako partidak | Irabaziak | Galduak | Aldeko tantoak | Aurkako tantoak |
222 | 125 | 97 | 3896 | 3574 |
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Idemujika. «Aitor Mendizabal se despide de la pelota profesional.» Sportberri (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
- (Gaztelaniaz) Ander Millan. (2020-01-13). «Aitor Mendizabal y Julen Aizpuru se unen a la empresa Garfe» Pilotaren Txokoa (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.