Aitor Furundarena
Aitor Furundarena Usabiaga (Ordizia, Gipuzkoa, 1970) gipuzkoar soinu-jotzaile eta musikagilea da.
Aitor Furundarena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Aitor Furundarena Usabiaga |
Jaiotza | Ordizia, 1970 (53/54 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria |
Musika instrumentua | akordeoia |
Biografia
Akordeoi klasikoa ikasi zuen Carlos Iturralde, Max Bonnay eta Morgens Ellegaard irakasleekin, eta Konposizioa, berriz, Francisco Escudero eta C. Ballif maisuekin.
Musika klasikoa landu zuen bere Akordeoi Klasikoa (1995) lanean. Beste hainbat lagunekin batera, Furunda taldea sortu eta bi disko kaleratu dituzte: Eskua sartzen (1996) eta Juanita (1998).
Euskal Herriko Goi Mailako Musika Zentruan (Musikene) irakasle izan zen 2021 arte, Ganbera Musika, Transkripzioa, Herri Musika eta Bapateko Irakurketan.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.