Aitor Frantsesena
Aitor Frantzesena (Zarautz, Gipuzkoa, 1970) euskal surflari eta surf-entrenatzailea da.
Aitor Frantzesena | |
---|---|
Datu pertsonalak | |
Jaiotza | Aitor Frantzesena 1970 Zarautz, Gipuzkoa |
Ezizena | Gallo |
Altuera | 1,65 |
Pisua | 74 Kg |
Ibilbidea | |
Sponsorrak | QuickSilver, pukas, siroko, Basqueteam, Kirolgi, ocean earth, cool, yow sunzapper sexwax sancheski |
Lorpen garrantzitsuenak | 2016ko munduko txapelduna surf egokitutako AS-VI kategorian |
Webgunea | www.atope.com.es |
2016an Nazioarteko Surf Elkarteak antolatzen duen Surf Egokitutako Munduko Txapelketan txapeldun bilakatu zen AS-VI kategorian, ikusmen urritasuna dutenentzako kategorian alegia.[1]
2017ko urtarrilaren 4an omenaldia egin zioten eta ohorezko sakea atera zuen Anoeta estadioan Real Sociedad eta Vila-real CFen arteko norgehiagokan.[2]
Erreferentziak
- (Ingelesez) Nazioarteko Surf Elkartea. Team Brazil crowned World Champion t 2016 Stance ISA World Adaptive Surfing Championship — Fellipe Lima (BRA), Bruno Hansen (DEN), Mark ‘Mono’ Stewart (AUS) repeat as Gold Medalists, Aitor Francesena (ESP), Davi Teixeira (BRA) and Antony Smyth (RSA) earn first Gold Medals. .
- «Aitor Frantzesenak ohorezko sakea atera du Reala eta Vila-realen arteko partidan» Urola Kostako Hitza 2017/01/04 (Noiz kontsultatua: 2017-01-05).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.