Aitor Elkoro
Aitor Elkoro Sarasua, pilota munduan Elkoro deituraz ezaguna (Elgeta, Gipuzkoa, 1967ko abuztuaren 7a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari sendoa izan zen, ezker bikainekoa. Lehendabiziko partidu profesionala 1992ko urriaren 5ean jokatu zuen, Gernikako Santanape pilotalekuan, Asegarce enpresarekin. 1998an Aspe enpresa sortu berriak fitxatu zuen.[1] 2007ko abenduan erretiratu zen.[2]
Elkoro | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Aitor Elkoro Sarasua | |||
Jaiotza data: | 1967ko abuztuaren 7a (56 urte) | |||
Jaioterria: | Elgeta (Gipuzkoa) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | erretiratua | |||
Postua: | atzelaria | |||
Altuera: | 1,87 m | |||
Pisua: | 91 kg | |||
Debutatze data: | 1992ko urriaren 5a | |||
Debutatze pilotalekua: | Santanape (Gernika-Lumo) | |||
Erretiratze data: | 2007ko abenduaren 9a | |||
Erretiratze pilotalekua: | Astelena, Eibar |
Garaipen zerrenda
- 1997ko Buruz Buruko bigarrena.
- 1998ko Binakako bigarrena.
- 1999ko Binakako txapelduna (Asperen txapelketa).
- 1999ko Buruz Buruko bigarrena (Asperen txapelketa).
Buruz buruko txapelketa nagusiko finalak
Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Emaitza | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
1997 | Arretxe I.a | Elkoro | 22-18 | Atano III.a |
1999(1) | Eugi | Elkoro | 22-11 | Astelena |
(1) 1999an bi txapelketa jokatu ziren, Aspe eta Asegarce enpresak ados jarri ez zirelako.
Binakako txapelketa nagusiko finalak
Urtea | Txapeldunak | Txapeldunordeak | Emaitza | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
1998 | Unanue - Jokin | Etxaniz - Elkoro | 22-21 | Atano III.a |
1999(1) | Olaizola I.a - Elkoro | Goñi II.a - Zezeaga | 22-15 | Adarraga |
(1) 1999an bi txapelketa jokatu ziren, Aspe eta Asegarce enpresak ados jarri ez zirelako.
Erreferentziak
- «Aitor Elkorok agur esango dio pilota profesionalari», Goiena.net.
- «Elkoro txalo artean agurtu da», Gara, 2007-12-10.
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.