Aitor Agirre

Aitor Agirre Uriarte, (Sondika, 1949ko azaroaren 11 - ) euskal herritar futbolari ohia da.

Artikulu hau futbolari sondikarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agirre».
Aitor Agirre
Bizitza
JaiotzaSondika, 1949ko azaroaren 11 (74 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Unión Popular de Langreo /
Sestao Sport Club1968 / 1970
Sevilla Fútbol Club1970 / 1971
Córdoba Club de Fútbol1970 / 1970
Burgos CF1971 / 1972214
Real Racing Club de Santander1972 / 197717262
Athletic1977 / 1979279
Real Club Recreativo de Huelva1979 / 1981457
Sestao Sport Club1981 / 1984
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Altuera186 zentimetro

Sestao Sporten maila ona eman ondoren hainbat taldetan izan zen, Burgos CFrekin Lehenengo Mailan debutatuz. 1977an Athletic Clubek fitxatu zuen.

Egun Getxon jatetxe bat du. Euskal Herriko futbol selekzioarekin ere behin jokatu zuen.

1975

1975eko irailaren 28an, Santanderko Racing futbol taldeko Sergio Manzanera eta Aitor Agirre jokalariak besoko beltza zutela atera ziren zelaira, bezperan frankismoak exekutatutako Txiki, Otaegi eta FRAPeko hiru kideen omenez eta Francoren aurka. Keinuak eragin handia izan zuen, eta eskuin muturrak heriotzarekin mehatxatu zituen.

Biharamunean komisaldegira eraman zituzten, deklaratu eta 300.000 pezetako isuna ezarri zieten. Garai hartan etxebizitza arrunt batek 200.000 bat pezeta inguru balio zuen. Azkenean 100.000 pezeta ordaindu behar izan zuen jokalari bakoitzak.[1]

Ibilbidea

Taldea Urtea
Sestao Sport 1968-1970
Córdoba CF 1970
Sevilla FC 1970-1971
UP Langreo 1971
Burgos CF 1971-1972
Racing de Santander 1972-1977
Athletic Club 1977-1979
Recreativo de Huelva 1979-1981
Sestao Sport 1981-1984

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Panenka.org. (2018-10-04). «Dos brazaletes contra el franquismo» Panenka (Noiz kontsultatua: 2021-09-28).

Kanpo estekak

Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.