Aitite ta amama

Aitite ta amama Oskorri euskal folk musika taldearen bizkaierazko haur kanta herrikoi baten bertsioa da. 1993ko izen bereko Katuen testamentua diskoaren barnean argitaratu zuten. Adineko bikote baten senar-emazteen arteko ohiko haserre txikiak deskribatzen dira, beti ere, bukaeran elkarrenak direla esateko.

Aitite ta amama
Oskorriren musika-lana
Egilea(k)Oskorri
Argitaratze-data1993
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara

Hitzak

Hona hemen abestiaren hitzak (ezkerrean) eta hitzak beste modu batera euskara batura apur egokituta-edo (eskuinean):

AITITE TA AMAMA


Aitite ta amama

egurretan dire,

azkorea galduta

hasarratu dira.

Aititek amamari

gonetatik tire

amamak aititeri

praketatik tire.

Tire ta tire

alkarrenak dire

tire ta tire

konponduko dire.

Tiretu ta tiretu

praka zaharrak apurtu.

AITITA ETA AMAMA


Aitita (aitona) eta amama (amona)

egurretan dira,

aizkora galduta

haserretu dira.

Aititak amamari

gonetatik tira

amamak aititari

praketatik tira.

Tira eta tira

elkarrenak dira

tira eta tira

konponduko dira.

Tiratu eta tiratu

praka zaharrak apurtu.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Badok.eus Katuen testamendue diskoaren fitxa.
  • Badok.eus Katuen testamendue diskoaren hitzak, Oskorri taldearen hainbat kantu.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.