Aitaorde
Aitaordea, ugazaita edo aitaizuna[1] aitatzat hartzen den gizonezkoa da.[2] Emakumezkoen baliokidea amaordea da, hau da, aitaren edo amaren aurreko seme-alaben aita ez den amaren edo aitaren senar berria.
Antzinatean ohikoa zen, gerran edo istripuetan hildako gizonen gabeziagatik eta haurrez arduratuko zen pertsona berri baten beharragatik, haurrak aitaorde baten tutoretzapean haztea. Gaur egun, dibortzioen ugaritzearen ondorioz, aitaordearen eta aita biologikoaren haurren bizitzan elkarbizitza gertatzen da. Familia berriari gaur egun familiaorde deitzen zaio.
Amaordearen irudi negatiboa amaordeek eta amaginarrebek maitagarrien ipuin askotan- Errauskine, Edurnezuri edota Hansel eta Gretel, adibidez- paper antagonikoa dutelako da, familiaren harmonia suntsitzen dutenak, eta amaren kontrakoa zirelako. Aldiz, oso gutxitan agertzen da aitaorde gaizto bat maitagarrien ipuinetan.
Erreferentziak
- Elhuyar Hiztegia
- Euskaltzaindia. Aitaorde. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..
Kanpo estekak
Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |