Aita Urdaneta
Aita Urdaneta, Gipuzkoako Goierri eskualdeko Ordizia udalerrian dagoen auzoa eta etxebizitza multzo bat da. Udalerrian jaiotako Andres Urdaneta esploratzailearen omenezko izena darama.
Aita Urdaneta | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Ordizia |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°03′14″N 2°10′34″W |
Demografia |
Auzoa
Etxebizitza multzoa Domingo Unanue ordiziar arkitektoak diseinatu eta eraikiarazi zituen.
Lorategiaz osatutako auzoa da, eta etxebizitzeko arkitektonikoki Iruñeko Txantrea auzoko etxebizitzen antza handia dute, biak ere garai beretxuan eta antzeko estiloan eraikiak.
Kaleak
Berez, auzoa etxebizitza multzo bakar batek osatzen du eta bere barnean ez dago kalerik, gune berde edo lorategia baizik, baina auzoaren mugak honako lau kale hauek adierazten dituzte:
- Bizkaia pasealekua
- Gudarien etorbidea
- Nafarroa Beherea kalea
- Zuberoa kalea
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aita Urdaneta |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.