Moret Aita kalea (Iruñea)
Moret Aita kalea Nafarroako hiriburua den Iruñeko Lehen Zabalguneko kale bat da.
Moret Aita t kalea | |
---|---|
Kokapena | |
Udalerria | Iruñea |
Probintzia | Nafarroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Izena
Izena Aita Jose Moret (1615-1687), iruindar jesuita eta historialariaren omenez darama.
Kokapena
Pio XII.a etorbidearen amaieraldean hasten da, Antoniutti parkea, Takonera parkea eta Eraikin Singularraren parean eta Yanguas Miranda kalean amaitzen da, Baluarte plaza, Nafarroako Parlamentuaren atzealdea eta El Corte Inglés Iruñea merkataritza-gunearen parean.
Tartean hainbat kale batzen zaizkio, Imaz Anaiak kalea, Sandoval kalea, Jose Alonso kalea edota Chinchilla jenerala kalea.
Ondarea
Iruñeko Lehen Zabalgunea alderik-alde igarotzen duen kale honen bi alboetan hainbat leku nabarmen daude:
- Antoniutti parkea
- Takonera parkea
- Eraikin Singularra
- Baluarte jauregia
- Baluarte jauregia
- Baluarte plaza
- Nafarroako Parlamentua
- El Corte Inglés Iruñea
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.