Aita Mari (itsasontzia)

2017an, Mediterraneo Erdialdeko egoera tragikoa ikusita, erakundeei eta boluntario askori esker, -Aita Mari- Proiektua martxan jarri zuten Maydayterraneo itsas salbamendu proiektua. Itsas Salbamendu Humanitarioa[1] izeneko Gobernuz Kanpoko Erakundeak[2] hegaluzeak harrapatzeko erabiltzen zen itsasontzi bat pertsonak Mediterraneoko uretatik erreskatatzeko zahar-berritu zuen.

Aita Mari itsasontziko eskifaia 2020ko urtarrilean.

Izan ere, Mediterraneoko migrazio krisiaren aurrean, ez zuten jendea alde batera utzi nahi, noraezean.

Itsasontziari bere garaian arrantzale batzuen bizitzak salbatuz ospe handia hartu zuen. Itsasontziari Aita Mari marinel zumaiarraren izena jarri zioten.

Proiektua martxan egon den urteetan dozenaka migratzaileei lagundu die, askori bizitza salbatzeraino[3]. Mediterraneoan egindako erreskateengatik eta batzuetan zenbait gobernurekin izandako liskarrengatik[4], askotan aipatu da Aita Mari itsasontziaren izena hedabideetan[5].

Aita Mari dokumentala

Lesbos uhartea

Javi Julio zinemagilea eta argazkilaria Itsas Salbamendu Humanitarioko kideekin batera joan zen Greziako Lesbos uhartera 2019an. Bertan egindako argazkiekin eta ikusitakoa oinarritzat hartuta ondu zuen Aita Mari dokumentala. Bi urtez proiektuan murgilduta egon ondoren, 2021eko apirilaren 28an estreinatu zen ikus-entzunezkoa Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian aurkeztuta.[6]

Erreferentziak

  1. Berria.eus. «'Aita Mari' ontzia Mediterraneora abiatu da, «giza eskubideak defendatzera»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).
  2. San Sebastián, Mikel. «AITA MARI proiektua» Salvamento Marítimo Humanitario (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).
  3. «Etor zaitez "Aita Mari" itsasontzira, bizitzak Libiako kostaldean salbatzen dituena - oficop - Garapenerako Lankidetza Bulegoa - UPV/EHU» oficop (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).
  4. (Gaztelaniaz) «AITA MARI GAUR GOIZEAN ITZULI DA PASAIARA ITALIAKO GOBERNUAK JARRITAKO BALDINTZAPEAN» Gipuzkoa Solidarioa 2020-07-10 (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).
  5. Ostolaza, Paulo. «'Aita Mari' ontziko 78 migratzaileak iritsi dira Pozzalloko portura» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).
  6. Enzunza Mallona, Olatz. (2021). ««Ezin daiteke normalizatu jendea itsasoan hiltzen ikustea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.