Aita Mari

Jose Maria Zubia Zigaran, ezagunagoa Aita Mari izenez, (Zumaia, Gipuzkoa, 1809ko martxoaren 15a - Donostia, 1866ko urtarrilaren 9a) marinel gipuzkoarra zen. Hainbat marinel eta arrantzale bizirik atera zituen itsasotik ekaitza zegoenean[1]. Badago bere izena daraman itsas-salbamendu itsasontzi bat.

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Aita Mari (argipena)»
Aita Mari

Bizitza
JaiotzaZumaia, 1809ko martxoaren 18a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 1866ko urtarrilaren 9a (56 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmarinela eta Arrantzalea
Lantokia(k)Donostia

Biografia

Jose Maria Zubia itsasgizona, "Aita Mari" ezizenez ezaguna, eta arrantzale xumeen semea, Zumaian jaio zen 1809ko martxoaren 15ean, aita Antonio Ignacio Zubia Etxabe eta ama Francisca Zigaran Manterola zirela, biak zumaiarrak Antonioaren gurasoak bezala; amarenak, ordea, Itziartarrak[2]. Donostian bizi izan zen, txalupako patroi umila, baxurako arrantzale gisa urte batzuk igaro ondoren, Ameriketarako itsasbidea egiten zuten merkantzia-ontzietan ere izan zen 1830etik aurrera.

Baxurako arrantza askotan merkantzia-ontzietan untziratzeko nahitaezko baldintza zen. Komertzio ontzietan soldata seguruagoa zen eta lan baldintzak ez ziren hain gogorrak.

Garai hartako arrantzaren arazorik handiena kontserbazioa zen, gatza, ozpina, limoia eta elurra erabiliz, baina garraioak ikaragarri garestitzen zuen produktua.

Aita Mari boluntario aurkeztu zen Donostiako Marina komandantearen aurrean, beste 9 gizonekin batera, hondoratu berri zen San Jose txalupako marinelei laguntzeko. Garaiko aktore famatu batek, Teodora Lamadridek, errepresentazio bat eskaini zuen kaltetuen alde eta salbatzaileen ohorez. Errepresentazioaren ondoren, Aita Mari tauletara igo zen aktoreari lore-koroa emateko, baina honek itzuli egin zion, txaloen artean, berarentzat zela erantzunez.[3]

Baporezko itsasontzia asmatu arren, arrantzaleek belazko edo arraunezko txalupak erabiltzen zituzten arrantzarako.

Aita Mariren omenezko monumentua Donostiako kaian

1866ko urtarrilaren 9an hil zen, galernak ustekabean harrapatutako Getariko bi txalupa, "Elkano 1" eta "Elkano 2", salbatzen saiatzen ari zela olatuek irentsita. Denak hil ziren, 38 arrantzale zoritxarreko egun hartan. Donostiako zein Zumaiako kaietan eskultura bana ditu.[4][5]

Honako bertso hauek daude Donostiako kaian eginiko Aita Mariren omenezko eskulturaren azpian:

« ¡Mari!

Urikalduak salbatu nayaz eman zenduben biziya,
ta gaur daukazu, goitalchatuaz obiz itsaso aundiya:
¡Lo egin zazu baga zoñuaz.... o gizon maitagarriya!
onraturikan zure gloriyaz Donosti eta Kantauriya.

 »

Erreferentziak

  1. Aita Mari Bageranet gunean.
  2. Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa: Zumaia, Bataioak 3 (F122r, 4)
  3. Aldalur, Malen. (2017). Mito bihurtu den arrantzalea. Irutxuloko Hitza. 2017-12-08, 12 or. (Noiz kontsultatua: 2017-12-08).
  4. Zumalakarregi Museoaren webgunearen artikulua, CC-BY-SA lizentziapean argitaratuta
  5. Zumaiako Udala. (2016-07-23). AITA MARI OROITUZ: Omenaldia. (Noiz kontsultatua: 2017-12-08).

Bibliografia

  • (Gaztelaniaz) Javier Carballo Berazadi & Xabier Alberdi Lonbide: Jose Maria Zubia, MARI. 2017.

Zumaiako udala. 2017ko urrian argitaratua.

Ikus, gainera

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.