Aita-semeak

Aita-semeak euskal abesti herrikoi ezaguna da. Abestiaren doinurik ezagunena Natxo de Feliperena da, baina lehenago jaso zen abesti herrikoia da, Peru Abarka liburuaren 31. orrialdean eta Cancionero Manterolaren bigarren zenbakian, adibidez[1]. Abestia kopla handia da, egiturari dagokionez.

Aita-semeak
Oskorriren eta Mikel Laboaren musika-lana
Egilea(k)Oskorri eta Mikel Laboa
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-kanta eta kopla handia
Hizkuntzaeuskara
TonoaFa maior
HitzakMikel Zarate Lejarraga
Bestelako lanak
MusikagileaNatxo de Felipe

Joan Antonio Mogelek sartu zuen bertsioak honela dio: Aita-semeak edanda dagoz. Ama-alabak oikoan.

Oskorrik lau diskotan grabatu zuen Aita semeak abestiaren hitzak Mikel Zaraterenak dira.

Bertsioak

Oskorriren eta Mikel Laboaren bertsioak dira hedatuenak. 2021ean Bixente Martinezek grabatu zuen beste bertsio bat gitarrarekin «Txoria buruan eta ibili munduan» diskoan (Elkar)[2]

Euskal Herritik kanpo Celtas Cortos taldeak bertsio ederra paratu zuen.[3]

Hitzak

Abestiko hitzetan euskararen Euskal Herrian egoera txarra aipatzen du. Denon errua dela dio, ez du inork ezer egiten "etxeko" egoera tamalgarri hori aldatzeko: "Aita eta semeak tabernan baitaude, eta ama-alabak jokoan". Lau bertsotan deskribatzen da egoera trakets hori, laugarrenean etsituta ere agertzen da: "Geurea dugu erru guztia, ez inori ba errua bota Euskal Herria hiltzean". Baina bosgarren bertsoan esperantzarako zirrikitua irekitzen da, kantariak konpromisoa hartzen du egoera hori iraultzeko, "Ez zaigu hilko Euskal Herria ni bizi naizen artean". Hauek dira Mikel Zaratek idatzi zituen hitzak:[4]

Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan.

Berriz ikusi beharko dugu
behi gizena auzoan,
berriro ere ez da faltako
trapu zaharrik kakoan.

Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan.

Eta lapurrek ostu dute
guk gendukana etxean,
eta gu gaude erdi biluzik
beti inoren menpean.

Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan.

Geurea dugu erru guztia,
geurea dugu osoan,
ez inori ba errua bota
Euskal Herria hiltzean.

Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan.

Baina gaztea naiz eta daukat
etorkizuna eskuan,
ez zaigu hilko Euskal Herria
ni bizi naizen artean.

Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan
Aita semeak tabernan daude
ama-alabak jokoan.

Doinua

\relative c' 
{\time 3/8 \key f \major
 c'8 c8 c8 | c8 d4 | c8 bes8 a8 | g8 f4  |\break
 f8 g8 a8 | bes8 a8 g8 (g8)  f8  a8(a4.) |\break
 c8 c8 c8 | c8 d4 | c8 bes8 a8 | g8 f4   |\break
 f8 g8 a8 | bes8 a8 g8 (g8) f8 a8 (a4.)  |\break
 f8 f8 g8 | a8 a4 | a8 c8 bes8 | a8 g4   |\break
 g8 a8 bes8 | g8 g4 | f8 g8 a8 (a4.)     |\break
 f8 f8 f8 | d'8 d4 | d8 bes8 bes8 | a8 c4 |\break
 c8 bes8 a8 | g8 bes8 | a4 g8 | f4.      |\break
}
\addlyrics 
{ 
Ai -- ta se -- me -- ak ta -- ber -- nan dau -- de
A -- ma  a -- la -- bak jo -- ko -- an 
Ai -- ta se -- me -- ak ta -- ber -- nan dau -- de
A -- ma a -- la -- bak jo -- ko -- an 
Be -- rriz i -- ku -- si be -- har -- ko du -- gu   
be -- hi gi -- ze -- na au -- zo -- an       
Be -- rri -- ro e -- re ez da fal -- ta -- ko 
Tra -- pu za -- ha -- rrik ka -- ko -- an
}

Erreferentziak

  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Aita-semeak tabernan daude I - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).
  2. Martinez, Bixente. (2021). «Txoria buruan eta ibili munduan» www.badok.eus (Elkar) (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
  3. Introversiones, 2010.
  4. «"Aita semeak" abestiaren hitzak (Mikel Zarate)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.