Aireportuen NAZE kodea

Aireportuen NAZE kodea edo ICAO kodea munduko aireportu bakoitzari ematen zaion lau karaktere alfazenbakizkoen identifikazio kodea da.

NAZEren bandera.

Kodeak Nazioarteko Abiazio Zibilaren Erakundeak (NAZE) (ingelesez: International Civil Aviation Organization, ICAO) definitzen ditu eta aire trafikoaren kontrolerako eta airelineen operazioetarako, hala nola hegaldien planifikazioak, erabiltzen dira. Aireportuen NAGE edo IATA kodeekin alderatuz, IATA kodeak jakintza orokorrekoak dira eta airelinea, erreserba eta ekipajeetan ere erabiltzen dira. Aldiz, ICAO kodeak Gunearen Kontrolerako Zentroak, kontrol dorreak edota estazio meteorologikoak ere identifikatzeko erabiltzen dira.

Adibideak:

Kodeen egitura

ICAOk emandako kodeen lehenengo letraren araberako munduko lurraldeen mapa.
ICAOk emandako aurrizkien araberako herrialdeen mapa.

IATA kodeak ez bezala, ICAO kodeek egitura erregionala dute, mundua gune ezberdinetan banatuz; ez daude bikoiztuta; eta ulergarriak dira. Oro har, lehenengo letra kontinenteak ematen du eta kontinente horretako herrialde bakar edo talde baten ordezkari da. Bigarren letra gune horren barruko herrialde baten ordezkari izan ohi da, eta gainontzeko bi karaktereak aireportu bakoitza identifikatzeko erabiltzen dira. Arau honen salbuespena herrialde handienek ematen dute, horietan lehenengo letrak herrialdea identifikatzen du eta gainontzeko hiru karaktereek aireportua identifikatzen dute. Dena dela, ICAO kodeek inguru geografikoa txertatzen dute kodean, IATA kodeak ez bezala. Adibidez, Madril-Barajas aireportuaren ICAO kodea LEMD dela jakinik, eta izanik L letra Hego Europa gunea identifikatzen duen letra, E letra Espainia herrialdea identifikatzen duena, eta MD aireportua identifikatzen duten letrak (MadriD Madril hiriaren izenetik etorritakoak), LEMG kodea duen aireportua Espainian nonbaiten dagoela ondoriozta dezakegu (Málaga-Costa del Sol aireportuaren kodea da, L letra Hego Europa gunea identifikatzen duen letra, E letra Espainia herrialdea identifikatzen duena, eta MG MálaGa Málaga hiriaren izenetik etorritako aireportua identifikatzen duten letrak). Aldiz, IATA kodeak erabilita, MAD eta AGP aireportu kodeak lortuta, informazio horrekin ez legoke bi kodeen artean aireportuen kokapen geografikoa ondorioztatzerik.

Gaur egun, I, J eta X letrak ez dira erabiltzen ICAO kodeen identifikaziorako lehenengo letra gisa. Q letra nazioarteko irratikomunikazioetarako eta bestelako erabilera berezi eta ez geografikoetarako erreserbatuta dago.

Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan, aireportu gehienei IATA kodeen hiru letrak eman zaizkie, ICAO kodeen berdinak izanik, herrialdea identifikatzen duen hasierako C edo K letra izan ezik, hala nola YYC eta CYYC kodeak (Calgaryko aireportuari dagokien IATA eta ICAO kodeak, hurrenez hurren) edota JFK eta KJFK kodeak (John F. Kennedy nazioarteko aireportuari dagokienak). Kode hauek ez dira nahastu behar irrati-komunikazio edo telebistaestazioetan erabilitako adierazleekin, bi herrialde hauetan C eta K letraz hasten diren lau karaktereko adierazleak erabiltzen dituzten arren.

Lurralde batzuek, hala nola Alaska eta Hawaii Ameriketako Estatu Batuetan, edota Kanariak Espainian, ICAOk emandako berezko aurrizkiak dituzte, eta ez dira identifikatzen dagokien herrialdeen identifikazio letrekin. Adibidez, Gomerako eta Tenerife Hegoa aireportuen ICAO kodeak, hurrenez hurren, GCGM eta GCTS dira, GC lurraldearen identifikazio letrak izanik, L (Hego Europa) eta E (Espainia) lurraldeen identifikazio letren ordez.

L Hego Europa lurraldean bi letrako aurrizki guztiak beteta daude, eta beraz, ezin da herrialde berririk gehitu. ZZZZ kode berezia erabiltzen da ICAOk aireportuari ezin dionean berezko koderik eman, eta oro har hegaldi planifikazioan erabiltzen da.

ICAOk emandako kodeen araberako zerrenda agertzen da jarraian.

Aurrizkiak

Aurrizki kodeaHerrialdea
A - Mendebaldeko Hego Ozeano Barea
AGSalomon Uharteak
ANNauru
AYPapua Ginea Berria
B - Islandia/Groenlandia
BGGroenlandia
BIIslandia
C - Kanada
CKanada
D - Mendebaldeko Afrika
DAAljeria
DBBenin
DFBurkina Faso
DGGhana
DIBoli Kosta
DNNigeria
DRNiger
DTTunisia
DXTogo
E - Iparraldeko Europa
EBBelgika
EDAlemania (zibila)
EEEstonia
EFFinlandia
EGErresuma Batua
EHHerbehereak
EIIrlanda
EKDanimarka
ELLuxenburgo
ENNorvegia
EPPolonia
ESSuedia
ETAlemania (militarra)
EVLetonia
EYLituania
F - Hegoaldeko Afrika
FAHegoafrika
FBBotswana
FCKongoko Errepublika
FDSwazilandia
FEAfrika Erdiko Errepublika
FGEkuatore Ginea
FHAscension Uhartea
FIMaurizio
FJIndiako Ozeanoko Britainiar Lurraldea
FKKamerun
FLZambia
FMKomoreak, Madagaskar, Mayotte, Réunion
FNAngola
FOGabon
FPSão Tomé eta Príncipe
FQMozanbike
FSSeychelleak
FTTxad
FVZimbabwe
FWMalawi
FXLesotho
FYNamibia
FZKongoko Errepublika Demokratikoa
G - Ipar-mendebaldeko Afrika
GAMali
GBGambia
GCKanariak (Espainia)
GECeuta eta Melilla (Espainia)
GFSierra Leona
GGGinea-Bissau
GLLiberia
GMMaroko
GOSenegal
GQMauritania
GSMendebaldeko Sahara
GUGinea
GVCabo Verde
H - Ipar-ekialdeko Afrika
HAEtiopia
HBBurundi
HCSomalia
HDDjibuti (baita HF)
HEEgipto
HFDjibuti (baita HD)
HHEritrea
HKKenya
HLLibia
HRRuanda
HSSudan
HTTanzania
HUUganda
K - AEB
KAmeriketako Estatu Batuak
L - Hegoaldeko Europa, Israel eta Turkia
LAAlbania
LBBulgaria
LCZipre
LDKroazia
LEEspainia
LFFrantzia (Saint-Pierre eta Mikelune barne)
LGGrezia
LHHungaria
LIItalia
LJEslovenia
LKTxekiar Errepublika
LLIsrael
LMMalta
LNMonako
LOAustria
LPPortugal (Azoreak barne)
LQBosnia eta Herzegovina
LRErrumania
LSSuitza
LTTurkia
LUMoldavia
LVGaza
LWMazedonia
LXGibraltar (Erresuma Batua)
LYSerbia eta Montenegro
LZEslovakia
M - Erdialdeko Amerika
MBTurks eta Caicos uharteak
MDDominikar Errepublika
MGGuatemala
MHHonduras
MKJamaika
MMMexiko
MNNikaragua
MPPanama
MRCosta Rica
MSEl Salvador
MTHaiti
MUKuba
MWKaiman uharteak
MYBahamak
MZBelize
N - Hego Ozeano Barea
NCCook Uharteak
NFFiji, Tonga
NGKiribati (Gilbert Uharteak), Tuvalu
NINiue
NLWallis eta Futuna
NSSamoa, Amerikar Samoa
NTPolinesia Frantsesa
NVVanuatu
NWKaledonia Berria
NZZeelanda Berria, Antartika
O - Hego-mendebaldeko Asia (Israel eta Turkia kenduta), Afganistan eta Pakistan
OAAfganistan
OBBahrain
OESaudi Arabia
OIIran
OJJordania eta Zisjordania
OKKuwait
OLLibano
OMArabiar Emirerri Batuak
OOOman
OPPakistan
ORIrak
OSSiria
OTQatar
OYYemen
P - Ekialdeko Ipar Ozeano Barea
PAAlaska bakarrik
PBBaker Uhartea
PCKiribati (Canton Aerodromoa, Phoenix Uharteak)
PFFort Yukon (Alaska)
PGGuam, Iparraldeko Mariana Uharteak
PHHawaii bakarrik
PJJohnston Atoloia
PKMarshall Uharteak
PLKiribati (Lerroko Uharteak)
PMMidway Atoloia
POOliktok Point (Alaska)
PPPoint Lay (Alaska)
PTMikronesiako Estatu Federatuak, Palau
PWWake Uhartea
R - Mendebaldeko Ipar Ozeano Barea
RCTxinako Errepublika (Taiwan)
RJJaponia (ia estatu osoa)
RKHego Korea
ROJaponia (Okinawa eta Yoron)
RPFilipinak
S - Hego Amerika
SAArgentina
SBBrasil (baita SD, SN, SS eta SW)
SCTxile
SDBrasil (baita SB, SN, SS eta SW)
SEEkuador
SFFalkland Uharteak
SGParaguai
SKKolonbia
SLBolivia
SMSurinam
SNBrasil (baita SB, SD, SS eta SW)
SOGuyana Frantsesa
SPPeru
SSBrasil (baita SB, SD, SN eta SW)
SUUruguai
SVVenezuela
SWBrasil (also SB, SD, SN eta SS)
SYGuyana
T - Karibea
TAAntigua eta Barbuda
TBBarbados
TDDominika
TFGuadalupe
TGGrenada
TIBirjina uharte amerikarrak
TJPuerto Rico
TKSaint Kitts eta Nevis
TLSanta Luzia
TNKaribeko Herbehereak, Aruba, Curaçao, Sint Eustatius
TQAngila
TRMontserrat
TTTrinidad eta Tobago
TUBirjina uharte britainiarrak
TVSaint Vincent eta Grenadinak
TXBermuda
U - Errusia eta sobietar estatu ohiak
UErrusia (UA, UB, UD, UG, UK, UM eta UT kenduta)
UAKazakhstan, Kirgizistan
UBAzerbaijan
UDArmenia
UGGeorgia
UKUkraina
UMBielorrusia
UTTajikistan, Turkmenistan, Uzbekistan
V - Hegoaldeko Asia (Afganistan eta Pakistan kenduta) eta Hego-mendebaldeko Asia
VAIndia (Mendebaldea, Mumbai)
VCSri Lanka
VDKanbodia
VEIndia (Ekialdea, Kolkata)
VGBangladesh
VHHong Kong, Txina
VIIndia (Iparraldea, Delhi)
VLLaos
VMMacau, Txina
VNNepal
VOIndia (Hegoaldea, Chennai)
VQBhutan
VRMaldivak
VTThailandia
VVVietnam
VYMyanmar
W - Hego-ekialdeko Itsas Asia (Filipinak kenduta)
WAIndonesia (baita WI, WQ eta WR)
WBMalaysia (baita WM), Brunei
WIIndonesia (baita WA, WQ eta WR)
WMMalaysia (baita WB)
WPEkialdeko Timor
WQIndonesia (baita WA, WI eta WR)
WRIndonesia (baita WA, WI eta WQ)
WSSingapur
Y - Australia
YAustralia
Z - Txina, Mongolia eta Ipar Korea
ZTxinako Herri Errepublika (ZK eta ZM kenduta)
ZKIpar Korea
ZMMongolia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.