Airelinea

Airelinea, aireko linea, aire konpainia edo hegazkin-konpainia karga zain bidaiariak —batzuetan, animaliak ere bai—, hegazkin bidez garraiatzen dituen aireko bidaien enpresa da.

Air France aire konpainiaren A318 hegazkina.

Airelineen mundua konplexua da. Bidariak eta karga erregularki garraiatzen duten konpainiak badaude; aldiz, charter izeneko beste enpresa batzuek beren bezeroak edo bezero taldeak haiekin adostutako une edo garaian bakarrik garraiatzen dituzte.

Lehenbiziko airelinea DELAG (Deutsche Luftschiffahrts-Aktiengesellschaft) alemaniar aire konpainia izan zen, 1909ko azaroaren 16an sortua.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.