Airbus A380
Airbus 380 Airbus enpresa europarrak eraikitako hegazkina da, bi solairu eta lau motor dituena, eta munduko hegazkin komertzialik handiana. Bidaiari-hegazkinen artean handiena den honek, 2005eko apirilaren 27an egin zuen bere lehen hegaldia, Tolosa Okzitaniakoaren inguruan, eta 2007ko urriaren 25ean lehen hegaldi komertziala Singapore Airlinesek operatu zuen Singapuretik Sydneyra, hain zuzen. Lehen bidaia honetako bidaiari bakarrak bi pilotu eta lau ingeniari izan ziren. Diseinu eta garapen fasean Airbus 3XX bezala ezagutzen zen, baina Superjumbo ezizena berarekin asoziatzen joan zen.
Airbus A380 | |
---|---|
wide-body quadjet (en) , double-deck aircraft (en) eta land-based airliner monoplane (en) | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Airbus |
Garatzailea | Airbus |
Ekoizpen osoa | 251 |
Historia | |
Lehen hegaldia | 2005eko apirilaren 27a |
Zerbitzuaren hasiera | 2007ko urriaren 25a |
Kudeatzailea | Air France, Thai Airways International, Singapore Airlines (en) , Qatar Airways, Qantas, Malaysia Airlines (en) , Lufthansa, Korean Air, Etihad Airways, Emirates, China Southern Airlines (en) , British Airways, Asiana Airlines, All Nippon Airways eta Hi Fly Malta (en) |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 24,1 () × 72,72 () m |
Propulsatzailea | Rolls-Royce Trent 700 (en) (4) Engine Alliance GP7000 (en) (4) |
Autonomia | 15.200 km |
A380ren goi solairua fuselaje osoan zehar zabaltzen da. Honek zerrendan bere atzetik dagoen hegazkinik handienak (Boeing 747-400) baino %50 leku gehiago izatea posible egiten du, eta 525 bidaiari hiru standard klaseetan edota 853 turista moduan eraman ditzake. 20 tonako pisua zuten hegaldirako instrumentu eta lasta sartu zituzten hegazkinean. Airerazterako mementuan 421 tonako pisua zuen hegazkinak, aireratze komertzialean izango lukeenaren %75a.