Airbus A350 XWB

Airbus A350 XWB Airbus hegazkin konpainiak eraikitako hegazkina da.

Airbus A350 XWB
Motakomertziala
EraikitzaileaAirbus
Lehenengo hegaldia2013ko ekainaren 14a
Zerbitzu hasiera2015eko urtarrila (Qatar Airways)
EgoeraProdukzioan
Unitate eraikiak6
Salneurria260,9 milioi $ (A350-800)
295,2 milioi $ (A350-900)
340,7 milioi $ (A350-1000)

Ezaugarriak

Boeing 787 Dreamliner modelo estatubatuarrari aurre egiteko fuselaje zabalekoa da Airbus A350 XWB erreaktore bikoitza. 350 bidaiari 15.000 kilometroko hegaldietan eramateko gai da modeloa. Airbusen arabera, Boeingen azken modeloa baino %9 eraginkorragoa da kontsumoan[1].

Trent XWB motorrak kontsumoa %25 gutxitu du, eta mantentze lana merkeagoa da[1].

Eskaerak

Qatar Airwaysek 80 hegazkin eskatu dizkio Airbusi. Hala ere, tira-birak izan zituzten hegazkin berriaren eraginkortasunaren inguruan kontsumoari zegokionez[1].

2014ko abenduaren 22an, lehen alea emateko ekitaldia egin zen Colomierseko aireportuan (Frantzia)n. Bestalde, 778 hegazkin egiteko eskaerak dauzka Airbusek[1].

Euskal enpresak

Euskal enpresek instalazioetan eta garapen ingeniaritzan 700 milioi euro inbertitu dituzte. Heganeko kideen %75 ari dira lanean. Parte hartu duten euskal enpresak hauek dira: Aciturri, Aernnova, Alestis, ITP, Burdinberri, Aratz, Danobat Group, Novalti, Nuter, Siegel, Industrias Galindo, Metrologia Sariki, Aibe, Altran besteak beste[1].

Aciturri, Aernnova, Alestis eta ITP enpresek 8.158 milioi euroko fakturazioa izan dute eta beste 28ri Airbusen azken modeloaren salmentek 4.000 enplegu sortu dizkie[1].

Euskal enpresen zeregina

Euskal enpresek zeregin hauek izan dituzte[2]:

  • PT taldea. Presio baxuko turbinaren (LPT) diseinuan, ekoizpenean eta muntatzea. 4.900 milioi euroko fakturazioa espero du.
  • Aernnova. Egonkortze horizontalaren diseinu eta fabrikazioa, lema eta lur hartzeko sekzioa.
  • Alestis. Hegazkinaren erdialdeko sekzioan eta isatsean. Aernnovak eta Alestisek 3.266 milioi euro fakturazioa espero dute.
  • Aciturri. Egonkortze bertikala eta 19. sekzioa. 1.300 milioi euroko fakturazioa.

Erreferentziak

  1. Xabier Martin, «Heganen sari nagusia», Berria, 2014-12-23
  2. «EUSKAL ENPRESAK», Berria, 2014-12-23

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.