Airbus
Airbus hegazkinak ekoizten dituen Societas Europaea da. Enpresaren bulego eta lantegi garrantzitsuenak Tolosa Okzitanian daude. Europako merkataritzako hegazkin fabrikatzailerik handiena da, eta munduko bigarrena, Boeing-en ondoren. Partzuergoa Europako zenbait enpresa aeroespazialez dago osatuta. Bigarren Mundu Gerraz geroztik Estatu Batuetako industria aeronautikoak munduan zuen nagusitasunari aurre egin nahian elkartu ziren Britainia Handiko Hawker Siddeley, Deutsche Airbus taldeko enpresa alemaniarrak eta Frantziako Sud-Aviation. Hitzarmena 1967an sinatu zuten, eta taldea ofizialki 1970ean sortu zen. Ondoren, Espainiako CASA enpresa ere sartu zen partzuergoan. Airbusen akzioen %80 EADSen esku daude eta gainontzeko %20a BAE Systemsek kontrolatzen ditu. Azken honek bere akzioak saltzeko asmoa azaldu du.
Airbus | |
---|---|
AIB | |
We make it fly, New standards. Together. eta De nouvelles normes. Ensemble. | |
Datuak | |
Mota | negozioa eta enpresa |
Jarduera sektorea | aircraft and space construction (en) |
Herrialdea | Herbehereak |
Jarduera | |
Kidetza | Aerospace Valley (en) , GIFAS (en) , Linux Fundazioa, CVE Numbering Authority (en) eta Association of German Airports (en) |
Eskumendekoak | Airbus Transport International, Airbus Operations S.A.S, Airbus ProSky, Metron Aviation (en) , Tarmac Aerosave (en) , Airbus (India) (en) , Messerschmitt-Bölkow-Blohm (en) , Dornier (en) , Airbus Corporate Jets (en) eta Airbus Military (en) |
Enplegatuak | 80.895 (2019ko abenduaren 31) |
Ekoizpena | Aireontzi, Airbus A300, Airbus A310, Airbus A320, Airbus A330, Airbus A340, Airbus A350 XWB, Airbus A380, Airbus A220 (en) eta hegazkin |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Guillaume Faury (en) |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | société par actions simplifiée (en) |
Jabea | Airbus Group (en) |
Zeren jabe | Atlas Elektronik (en) , Airbus Military (en) , Airbus Corporate Jets (en) eta Airbus Training Centre Europe (en) |
Ekonomia | |
Aktiboak | 111.130.000.000 € (2016) |
Kapital berekia | 3.650.000.000 € |
Diru-sarrerak | 11.050.000.000 $ (2019) |
Irabazi garbia | 2.873.000.000 (2017) |
Ustiapen-mozkina | 4.253.000.000 € (2017) |
Historia | |
Sorrera | 1969ko abenduaren 18a 1970 |
Sortzailea | |
Sorlekua | Frantzia |
webgune ofiziala |
50.000 langile inguru ditu Airbusek, hauetatik gehienak bere Frantzia, Alemania, Espainia eta Ingalaterrako lantegietan.
2015eko urtarrilaren 13an zabaldu zenez, Airbus liderra zen eskaeretan baina Boeingek gehiago saltzen zuen. 1.456 enkargu jaso zituen 2014an, Boeingek baino 24 gehiago, baina 94 hegazkin gutxiago eman zituen[1].
Hegazkinak
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Xabier Martin, «Airbus liderra da eskaera zorroan, baina Boeingek gehiago saltzen du oraindik», Berria, 2015-01-14
Kanpo estekak
(Ingelesez) Airbus-en webgune ofiziala