Air America (filma)
Air America 1990eko Roger Spottiswoode britainiar zinema zuzendariaren akziozko komedia filma bat da. Mel Gibson, Robert Downey Jr., Nancy Travis, David Marshall Grant, Michael Dudikoff eta Lane Smith aktoreek antzeztu zuten. Vietnamgo Gerran girotua dago.
Air America (filma) | |
---|---|
hainbat artistaren filma | |
Egilea(k) | hainbat artista |
Argitaratze-data | 1990 |
Izenburua | Air America |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, Buddy filma eta film komikoa |
Iraupena | 108 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Thailandia eta Pinewood Studios (en) ![]() |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Roger Spottiswoode |
Gidoigilea(k) | Richard Rush (en) ![]() John Eskow (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Mel Gibson Robert Downey Jr. Nancy Travis Ken Jenkins Art LaFleur Marshall Bell (en) ![]() David Bowe Harvey Jason (en) ![]() David Marshall Grant Michael Dudikoff Lane Smith Burt Kwouk Tim Thomerson Burke Byrnes | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Mario Kassar Andrew G. Vajna |
Konpainia ekoizlea | Carolco Pictures (en) ![]() TriStar Pictures (en) ![]() |
Edizioa | John Bloom (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Charles Gross |
Argazki-zuzendaria | Roger Deakins |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Laos |
Argumentu nagusia | Hegazkintza eta Vietnamgo Gerra |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Argumentua
1969, Vietnamgo Gerran zehar Laosen egoitza duen CIAko Air America hegazkin lineako pilotuek hegovietnamdar militarrak aberasten dituzten misioak burutzen dituzte, bai soldaduak, armak, botikak nahiz edozein motako materiala garraiatuz. Horren truk, AEBtako gobernuak Ipar Vietnamgo komunismen aurreraldia gelditzeko hegovietnamdar militarren laguntza jasoko du.
Billy Covington (Robert Downey Jr.) AEBtan pilotu lizentzia kendu dioten eta Vietnamera iritsi berria den pilotua da. Air America libea bitxi horretan pilotu gisa lanpostua lortu eta konpainia berdineko Gene Ryack (Mel Gibson) pilotu eta adiskidearekin batera mugaz gaindiko hegaldi arriskutsuak burutuko ditu. Denbora gutxira, vietnamndar militarrak CIAren oneritziarekin Air America konpainia mugaz gaindiko heroina estraperlurako erabiltzen ari direla ohartuko dira.
Aktoreak
- Mel Gibson: Gene Ryack
- Robert Downey, Jr.: Billy Covington
- Nancy Travis: Corinne Landreaux
- Ken Jenkins: Donald Lemond maiorra
- David Marshall Grant: Robert Diehl
- Lane Smith: Davenport senataria
- Art LaFleur: Jack Neely
- Michael Dudikoff: Lee jenerala
- Ned Eisenberg: Nick Pirelli
- Marshall Bell: Q.V.
- David Bowe: Saunders
- Burt Kwouk: Lu Soong jenerala
- Burke Byrnes: errekutratailea
- Tim Thomerson: Babo
- Harvey Jason: Nino
- Sinjai Hongthai: May Ling
- Natta Nantatanti: Genen alaba
- Purin Phanichphant: Genen semea
Kanpo estekak
- Air America filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Air America filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)