Aioria Leokoa

Aioria Leokoa Europan "Zodiakoko Zaldunak" bezala ezagutzen den Saint Seiya manga eta anime saileko pertsonaietako bat da. 12 etxeetako sagan agertzen den urrezko hamabi zaldunetako bat zen. Hadeseko Aieneen Harresian hil zen, urrezko beste zaldunak bezala.

Aioria Leokoa
Argitalpena
SortzaileaMasami Kurumada
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
Jardueragudaria
Familia
Anai-arrebak
Bestelakoak
Superbotereaphotokinesis (en) Itzuli
EtsaiakRhadamanthys Wyvern (en) Itzuli

Biografia

Telesailean Aioria greziar jatorrikoa bezala agertzen da. Izatez, Grezian badago Eolia edo Eolida izeneko eskualde bat (antzinako grezierazko Αιολίς Aiolísetik). Ziur aski, Masami Kurumada eskualde honen izenean oinarrituko zen pertsonaia hau sortzeko.

G atalean

Istorio honetan Aioria pertsonaia nagusia da, eta narrazioa ohiko misio pare batekin hasten da. Lehenik, AEBetan zentral nuklear bat erasotzen ari zen errebelde bat akabatzera bidalia izan zen. Ondoren Greziara itzuli zen eta erraldoi bat hiltzeko betebeharra jaso zuen. Hau, izatez, eskulturagile baten izpirituak hartuta zuen harrizko estatua erraldoi bat zen. Aioriak estatua garaitu eta eskulturagilearen alaba zen Lithos Crysallis bere arreba bailitzan adoptatu zuen. Egun batzuk beranduago bere ezkutaria zen Galarian Steinerren aurka borrokatu zen, hura Pontosen izpirituaren mende zegoelarik. Aioriak bere besoko protesia suntsitu zuen, hor baitzegoen kontrolatzen zuen zigilua, hala, hil gabe garaitu ahal izateko. Beranduago, gainontzeko urrezko zaldunekin batera batzar batera deitua izan zen eta Death Mask Kantzerrekoaren kontra borrokatu zen Patriarka iritsi zen arte, zeinek santutegia erasotzen ari zenaren aurka borrokatzera bidali baitzuen.

Aioriaren etsaia Hiperion Iluntasunekoa da, 12 Jainko Titanetako bat. Aioriak garaitua zirudien, baina bere botere guztia erabili zuen Hiperionen arma-jantziaren zati bat suntsitzeko. Jainkoak, harrituta, bere porrota onartu zuen eta santutegitik joan zen. Ondoren, Aioria Mūrengana joan zen honek arma-jantzia konpon ziezaion Hiperionen aurkako borrokaren ondoren.

Santutegira itzultzean, Aioriak Ruax Phoinixekoa Marin Aquilakoa hiltzeko zorian zegoela ikusi zuen. Lehioak erreakzionatu egin zuen eta zailtasun handirik gabe garaitu zuen bere etsaia. Ondoren Kretara bidalia izan zen, non Minos erregearen mamua eta Minotauroa garaitu zituen. Eta beranduago Txinara bidalia izan zen, non Retsu Linxekoari lagundu zion Euriale garaitzen, honek bere maisuaren heriotza mendeka zezan.

Jarraian Indiara bidaiatu zuen non Shaka Virgokoa zaindu behar zuen bere kosmosa handitzen zuen eta erabat babesgabe zegoen bitartean. Toki hura Ceo jainkoak eraso zuen, baina Aioriak borrokatu egin zuen Shaka salbatzeko. Aioria eta Ceoren arteko borroka jainkoaren alde jartzen da, baina hau, urrezko jainkoa kolpe guztiak nahita jasotzen ari dela ohartzen da, hala bere bitalitatearen mugara iritsi eta bere teknikarik boteretsuena zen Photon Burstekin erasotzeko. Aioriak teknika honekin erasotzea lortzen du, baina Ceo hil aurretik Hiperionek salbatzen du. Borrokaren ondoren bi erraldoik erasotzen dute, baina Shakak salbatzen du.

Bere onera itzuli ondoren Aioriak Shura Kaprikorniokoari lagundu zion, hau duela gutxi Crio jainkoarekin izan zuen borrokagatik larriki zauritua geratu ondoren, Kaprikornioko zaldunak aurrera egiteko esaten dion arren, Cronos jainkoak bere arma berreskuratzeak suposatzen duen berehalako arriskuagatik. Aioriak jainko handiaren aurka borrokatzen du baina ez zuen Megas Drepanonaren trumoizko zigilua apurtzea besterik lortu bere Lightning Bolt teknikarekin.

Aioriak ez du amorerik ematen eta jainko handia erasotzen du berriki askaturiko bere gorputzean sartu aurretik. Leoko zaldunak bere Photon Burst teknika erabili zuen, baina 6 Titanideek geldiarazi zuten jainkoa hiltzea lortu aurretik. Aioria hila izateko zorian zegoen Shura Kaprikorniokoa berari laguntzera iritsi zenean. Biak hilak izateko zorian zeudenean Aldebaran Taurokoak salbatu zituen.

Honen ondoren Grevenara joan zen, non soldadu batzuk Oceano Korrontekoaren erasotik salbatu zituenean. Beranduago Camus Akuariokoa agertzen da, Titanaren aurka borrokatzeaz arduratzen dena. Baina, borroka amaitzean, Japeto Dimentsiokoa agertzen da eta Lythos bahitzen du Aioria Cronosen labirintora joanarazteko.

Behin labirinto barnean Japeto eta Temis titanak garaitu zituen Shakaren laguntzarekin, azkenean, Ceo Tximista Beltzekoarekin borrokatzeko, eta hala jainkoak hiltzeko gai den Keraunosa lortzen du.

Gaidenetako zenbaitetan ere agertzen da. 03an Anubis jainkoaren aurka lortu zuen garaipen bat erakusten da. Eta agerpen txiki bat du 06 Gaidenean, non bere anaia Aioros Sagitariokoa eta Garanen arteko borroka ikusi behar duen. Jada 07 Gaidenean egoera askoz xamurragoa da, baita umoretsua ere, non Garanekin ardo garbia hartzen ez uzteagatik borrokatzen duen.

Santutegiaren aurretik

Aioria agertzen den lehenengo Urrezko Zaldunetako bat da, baina bere maila ez zen askoz aurreragorarte ezagutaraziko, non Seiya eta gainontzeko brontzezko zaldunak Santutegiaren aurka matxinatzeagatik hiltzeko betebeharra duen. Leoko Zaldunak Pegasoko Zalduna zegoen ospitalea erasotzen du, eta lan horretan Shaina larriki zauritzen du.

Seiya haserretu egiten da eta inongo emaitzarik lortu gabe erasotzen du Sagitarioko armadura janzten duen arte, armaduran oraindik Aiorosen espirituaren boterea mantentzen delarik. Seiyak Aiorosen espirituaren laguntzarekin Aioria garaitzen du eta Leoko urrezko zaldunak Saori Kiddo benetako atenea dela ulertzen du. Honen ondoren, santutegira doa Shaina oneratu dadin.

Patriarkarekin iristean, Aioriak benetako Atenea Grezian ez dagoela kritikatzen dio, baizik eta Japonian. Une horretan agertzen da Shaka Virgokoa eta biak elkarren aurka borrokatzen hasten dira. Borroka hau Patriarkak probesten du, nork, ustekabean, bere Genrou Maoukenekin (Satan Inperiala) erasotzen duen.

12 etxeetan

Aioria Seiya hiltzen saiatzen da, Patriarkaren Genrou Maoukenaren mende baitago. Seiyak ezin du Leoko zaldunaren boterearen aurka borrokan Casios agertzen den arte, Aioriaren esku hiltzen dena. Gudariak bere burua sakrifikatzen du Aioria ordura arte jasan zuen madarikaziotik aske gera zedin eta Seiya salbatzeko. Behin aske, Aioriak barkamena eskatzen dio Seiyari eta Casiosen gorpua bere urrezko armaduraren kaparekin estali zuen, bere heriotza alferrikakoa ez zela izango zin eginez.

Asgarden eta Poseidonen

Mangan, Aioriak Atenea bahitzen saiatu ziren Poseidonen soldadu batzuk erraztasunez garaitu zituen. Aurrerago, brontzezko zaldunak itsasoetako jainkoaren aurka borrokatzen ari zirenean, eurekin batera borrokatzera joaten saiatzen da, baina Mu Ariesekoa geldiarazten saiatzen da eta Dohko Librakoaren aginduz (Santutegiaren arduraduna Patriarka hil ondoren) urrezko zaldunek euren tenpluetan geratu behar dutela gogorarazten dio beste gerra santu bat gertu baitago, eta hiltzearekin mehatxatzen du, eta Aioriak ere, erronka onartuz, aurre egiten dio. Biak borrokan hasi behar zirela zirudienean, Aioros Sagitariokoaren izpirituak bere arma-jantzia Camus Akuariokoarenarekin batera bidaltzen du Poseidonen domeinuetara. Aioriak irribarre egiten du eta Dohko agurearen agindu zuzen batek ere ez zuela bere anaia Aioros geldiaraztea lortu adierazten du.

Hadesen

Aioria Santutegian sartu ziren espektroetako 5 akabatzeaz arduratzen da, eta falta zirenak akabatzera zihoanean, kontzentrazioa galtzen du kosmos ezagun batzuk nabaritzean (Saga Geminisekoa, Shura Kaprikorniokoa eta Camus Akuariokoa espektroz mozorrotuta) Raimi Gusanokoak probesten duena, nork zenbait minutuz eusten duen. Baina urrezko zaldunak ez zuen arazorik izan bere etsaia akabatzeko. Beranduago, Milo Eskorpiokoa eta Mu Ariesekoarekin batera Atena Deihadarra osatzen du. Hirukoteak Saga, Shura eta Camusen aurka borrokatzen du hauek Shaka Virgokoa hil ondoren. Borroka Atenean geldiarazten du, eta Aioria Milo eta Murekin batera Hadesen gaztelura doa. Han, ekin eta ekin aritu ondoren, Radamanthys Wyvernekoak garaitu eta Cocitora botatzen du Milo eta Murekin batera, Hadesen zegoen etsai orok soilik bere boterearen %10a baino ezin baitzezakeen erabili. Saga amaieran agertzen da, beste 11 urrezko santuekin batera sakrifikatu eta hala Aieneen Harresia suntsitzeko.

Filmetan

Aioriak parte hartze txikia du laugarren filmean, non Seima Tenshiek erraz hiltzen duten. Bosgarren filmean ere agertzen da, gainontzeko urrezko zaldunak bezala bere arima zigilatua duela.

Teknika bereziak

Erabiltzen dituen teknikak honakoak dira:

  1. Lightning Plasma (ライトニングプラズマ Raitoningu Purazuma?, Tximista Plasma): Aioriak argiaren abiaduran doazen plasmazko energia uhin txiki moztaile ugari sortzen ditu. Bere kosmosaren potentzia gorena erabiltzen ari bada, teknikak, Aioriaren suari bere etsaien aurka 100 mila milioi plasma erronda jaurtitzea ahalbidetzen dio. Bere arerioaren ikuspuntutik, honek bere burua argi izpiek eratutako sare batean harrapatuta ikusten du.
  2. Lightning Bolt (ライトニングボルト Raitoningu Boruto?, Boltajeko tximista): Eraso honetan Aioriak bere kosmos guztia puntu bakar batean metatzen du eta harrapatzen duen oro suntsitzen duen energia deskarga handi bat jaurtitzen du.
  3. Photon Burst (光子破裂(フォトンバースト) Foton Bāsuto?, Fotoi Eztanda): Oso eraso indartsua den arren, prest egoteko denbora asko eskatzen du eta, erabili ondoren, Aioria leher eginda uzten du. Hiru mugimenduz osatua dago: Photon Invoke, Aioriak bere kosmo energia fotoi esfera askoren sortze gunean kanporatzen duenean; Photon Drive, fotoiak bere etsaiari zuzentzen zaizkionean, bere gorputzean sartzen dira larruazaletik; eta, azkenik, Photon Burst, fotoiek eztanda egiten dutenean, helburua barrutik kanpora suntsitzen dutenean. Etsaia barnetik erasotzen duenez, armaduraren gogortasuna ukatzen du. Aurrerago, Aioriak teknika hau Lightning Boltarekin uztartzen ikasten du, Photon Drivea fotoiak bere besoarekin xurgatzeko erabiliz eta erasoa Lightning Bolta bezala erabiliz. Hau izan da, egundaino, bere erasorik boteretsuena.
  4. Lighting Fang (雷光電牙(ライトニングファング) Raitoningu Fangu?, Tximista Letagina): Aioriak bere kosmo energia lurrean jaurtitzen du, orduan eztanda egiten du, elektraindarraren zutabeetako askok bezala. Teknika hau eraso sarkorrez defendatzeko, bere etsaiak erasotzeko edo helburuak geldiarazteko erabil daiteke. Soilik G atalean agertzen da.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.