Aiora Jaka

Aiora Jaka Irizar (Donostia, Gipuzkoa, 1982ko otsailaren 24a) itzultzailea, irakaslea eta ikertzailea da.

Aiora Jaka

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1982ko otsailaren 24a (42 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Inguma: aiora-jaka-irizar

Bizitza

Aiora Jaka, 2013. urtean, eskuetan bere doktore tesia duela.

Aiora Jaka Irizar Donostian jaio zen 1982an. Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (2000-2004). 2011n, Joseba Sarrionandiaren itzulpengintzari buruzko doktore tesia aurkeztu zuen: Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan.[1] Orduz geroztik, Euskal Herriko Unibertsitatean, itzulpengintzarekin zerikusia duten ikasgaiak ematen aritu da.[2]

Horrez gainera, literaturako hainbat lan itzuli ditu euskarara, bai helduentzako literaturakoak bai haur eta gazte literaturakoak.

Jokin Zaitegi sariketa, Literatura Unibertsala bildumarako itzulpen-lehiaketa eta Vitoria-Gasteiz saria irabazitakoa da.

Hainbat artikulu argitaratu ditu EIZIEren Senez aldizkarian eta Uztaro giza eta giza zientzien aldizkarian.

Lanak

Narratiba

Haur eta gazte literatura

  • Clotilde Perrin: Gaiztoak (Maeva, 2018). Joana Pochelurekin batera itzulia. Haur literaturako Vitoria-Gasteiz Saria irabazi zuten itzulpen honi esker; epaimahaiak “hizkuntza-aberastasuna eta itzulpenaren doitasuna”[8] azpimarratu zituen.
  • Ibon Martín Álvarez: Onin eta basoko misterioa (Travel Bug, 2018).
  • Véronique Caplain: Otsoaren ipuina (Ttarttalo, 2015).
  • Anna Milbourne: Itsas azpian (Ttarttalo, 2014).
  • David McKee: Elmer (Erein, 2014).
  • Anna Milbourne: Egun eguzkitsua (Ttarttalo, 2013).
  • Anna Milbourne: Itsasertzean (Ttarttalo, 2013).
  • Anna Milbourne: Tximeleta (Ttarttalo, 2013).
  • Anna Milbourne: Txori-habia (Ttarttalo, 2013).
  • Brigitte Weninger: Esnatu, amatxo! zatoz jolastera! (Ttarttalo, 2012).
  • Brigitte Weninger: Gaur, bainurik ez! (Ttarttalo, 2012).
  • Brigitte Weninger: Non da Mimiki? (Ttarttalo, 2012).
  • Brigitte Weninger: Txakur bat nahi dut! (Ttarttalo, 2012).
  • Marie-Aude Murail: Maite-Maite ile-apaindegia (Elkar, 2012).
  • Yasushi Muraki: Amatxo eta ni (Ttarttalo, 2011).
  • Chisato Tashiro: Bost sagu bihurri musika jotzen (Ttarttali, 2011).
  • Brigitte Weninger: Bat denontzat eta denok batentzat (Ttarttalo, 2011).
  • Janosch: Esan, ama, nork egiten ditu umeak (Elkar, 2010). Haur literaturako Vitoria-Gasteiz saria eskuratu zuen itzulpen honek.[9]
  • Marilar Aleixandre: Medusaren burua (Elkar, 2010.
  • Arnaud Cathrine: Ez gara elkarrekin zahartuko (Elkar, 2008).
  • Checa Díaz: Gela narrasa! (Ttarttalo, 2008).
  • Checa Díaz: Utzi jolasten! (Ttarttalo, 2008).

Erreferentziak

  1. Aiora Jaka Irizar: Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan, doktore tesia.
  2. «Aiora Jaka» NorDaNor (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea) (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  3. Alzuru, Jone Bastida. «Hilketen misterioari tiraka» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
  4. «'Baikortasunez eta humanismoz beteta dago ‘Udaberri kantoi-hautsia’ eleberria'» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  5. (Gaztelaniaz) «Aiora Jaka eta Maialen Marin, Jokin Zaitegi sariaren irabazle» El Diario Vasco 2013-01-16 (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  6. SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-02-06). «‘Arrabioen gerra’ eta ‘Independentzien eguzkiak’ euskaratu dituzte Navarrok eta Jakak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  7. (Gaztelaniaz) Independentzien eguzkiak. (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  8. Joana Pochelu eta Aiora Jakak irabazi dute haur literaturaren arloan euskarara egindako itzulpenik onenaren saria « Prentsa oharrak. (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  9. Berria. «Jaka eta Diez Ultzurrun Vitoria-Gasteiz sarien jabe» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.