Aintzane de Luna
Aintzane de Luna (Bilbo, 1963) artista eta diseinatzailea da. Zeramikarekin egiten du lan berezki, instalazio artistikoak eta arte-objektuak sortuz.
Aintzane de Luna | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1963 (60/61 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista eta zeramikaria |
deluna.es | |
Biografia
Arte Ederretako ikasketak gauzatu zituen Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioa-Erandioko kanpusean, diseinu espezializazioan.[1]
2001ean bere lehen erakusketa kolektiboan parte hartu zuen, VACAS-BEHIAK, "I love cow – Nik behia maite dut" lanarekin.[2] 2004an, aldiz, bakarkako lehen erakusketa aurkeztu zuen Bilbon, Retratos Luna Portraits. Bertan, ordurarte gauzatutako plastika- eta ikus-lanaren emaitza ziren zenbait erretratu erakutsi zituen. Urte horretatik aurrera, teknika digital berriak aztertzeari ekin zion erretratuaren generoan aplikatzeko eta teknologia berriak txertatuz joan zen bere sormen-prozesuan.[3]
2009tik aurrera, bere sorkuntza lanetan zeramika erabiltzeari ekin zion eta gaur egun, zeramika da de Lunaren artelanen euskarri nagusia.[4] Zeramikarekin, bere esperientzia, sentimendu eta gogoetetatik abiatuz, arte-objektuak sortzen ditu. Gainera, bere lanetan, umorea eta ironia erabiltzen ditu ikusleengan hausnarketa bultzatzeko. Horrela, zeramika generoa, identitatea edo izaera bezalako gai sozial eta politikoen inguruan mintzatzeko baliabide bilakatzen du.[5]
Erakusketak
Bakarkakoak
- Berri Txarrak, Berri Onak, Arizko Dorretxea, Basauri, 2020-21[3]
- GET UP, 8360 galeria, Bilbo, 2017-18
- Bon appétit! Fuckers, Tictail Market, New York, 2017
- Révolution, je t’aime, Mikel Larrinaga, Bilbo, 2016
- La petite Luna, EspacioAerre, Bilbo, 2013-14[6]
- Déshabillé, Narata, Bilbo, 2013
- Addicted to fashion!, Cultto, Bilbo, 2012
- Art is Sexy, otraformadeverlascosas, Logroño, 2011
- Biografías pintadas, Forum Bizkaia Creaktiva, Bilbo, 2010
- Fichados, Getxoko kultur espazioa, 2010
- El infierno son los demás, DOM, Bilbo, 2005
- Retratos Luna Portraits, Chufo Exposiciones, Bilbo, 2004
Sariak eta aitorpenak
- I Premio de Arte A&G sarian finalista, A&G – Arte, Madril, 2021
- Arte Non-nahi deialdian hautatua, Moving Artists, markesinak, Bilbo, 2021
- #porquenomeves erakusketa kolektiboan finalista “Berri Txarrak, Berri Onak” instalazioarekin, MIA Art Collection, 2021
- Ekoizpenerako laguntzak, BilbaoArte, 2020
- Sormenerako eta ekoizpenerako laguntzak, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Eusko Jaurlaritza, 2019
- Carsa Arte Pintura, Arte eta Teknologiako IV. Lehiaketa Nazionalean hautatua, 2007 eta 2005
Irudi galeria
- Aintzane de Luna, “Berri Txarrak, Berri Onak“, 2021
- Aintzane de Luna, "The Nature of the Fortunate Person. Good Luck and Hapiness", 2021
- Aintzane de Luna, “GET UP!“, 2017
- Aintzane de Luna, “Fuck art! (Who is afraid of modern art?)“, 2017
- Aintzane de Luna, “Pas d’art” eta “Avoir un trou“, 2016
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «About» Aintzane De Luna 2009-05-24 (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
- (Gaztelaniaz) Baleares, Infomag. (2021-05-01). «Aintzane De Luna y la comunicación como esencia filosófica» infomag.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
- (Gaztelaniaz) AINTZANE MARTÍNEZ DE LUNA | BilbaoArte. (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
- Vintage, Nika. «CONOCE A AINTZANE DE LUNA - UNA ARTISTA POLIVALENTE» NIKA VINTAGE (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
- (Gaztelaniaz) ARTEINFORMADO. (20140603). «Aintzane Martínez de Luna Fernández - Luna. Artista» ARTEINFORMADO (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
- (Gaztelaniaz) Correo, El. (2013-12-31). «Aintzane De Luna. "La petite luna". Cerámicas» agenda.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).