Ainhoa Zuazua

Ainhoa Zuazua Rubira (Ermua, Bizkaia, 1980ko otsailaren 1a) opera eta zarzuela abeslaria da. Sopranoa. Euskal Herriko hainbat aretotan abestu du, baita Frantzian, Suitzan, Austrian ere.

Ainhoa Zuazua
Bizitza
JaiotzaErmua, 1980ko otsailaren 1a (44 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaSuperior Singing School of Madrid (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Genero artistikoaopera
zarzuela
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa

Facebook: ainhoa.rubira Edit the value on Wikidata

Biografia

Lehen urratsak

Ainhoa Zuazuak jaioterriko Alboka Musika Eskolan hasi zituen musika ikasketak. Ondoren, Durangoko Bartolomé Erzilla kontserbatorioan jarraitu zuen ikasten eta 1998. urtean erdi mailako titulua lortu zuen. Alejandro Zabala eta Victoria de los Ángeles irakasleen eskolak jaso zituen. Madrilgo Escuela Superior de Canto izan zen hurrengo ikastetxea eta handik, 2002an, Vienako Musik Und Darstllendekunst-era jo zuen.

Atzerrian

Goi mailako kantu ikasketak amaitu ondoren lanean eta ikasten jarraitu zuen. Hainbat urtez Vienako Rhin operak kontrataturik. Frantzian zehar jira egin zuen Carmen operan abestuz. Jaques Offenbach-en Les Brigands abestuz berriz, Frantzian, Suitzan eta Austrian jardun zuen.

Galiziarekin ere harreman estua izan du eta hainbat aldiz abestu du bertan, besteak beste, Vigon eta Allariz-en Francisco Borja piano-jotzailearen laguntzaz.[1][2] Santiago de Compostelan aldiz, Rubén Fernández Aguirre piano-jotzailarekin eta Marifé Nogales mezzosopranoarekin.[3][4]

Santanderren ere izan zen Manuel Garcíaren L'isola disabitata opera abesten, XV. Lirika denboraldiko ekitaldien barruan.[5]

Euskal Herrian

Ermuko Musikaldian 6 ediziotan parte hartu zuen, azkena 2006an. Esplá, Guridi, Bellini, Granados eta Usandizagaren obrak abestu zituen.[6] 2012an ere jaioterrian izan zen abesten Carlos Imaz piano-jotzailearekin.[7]

Bilboko Euskalduna Jauregian Alfredo Krausen Omenezko X. Kontzertuan parte hartu zuen, Vanessa Goikoetxea sopranoarekin eta Andeka Gorrotxategi tenorearekin batera.[8][9] Hurrengo urtean Bilboko Arriaga Antzokian Manuel Garcíaren 'L'isola disabitata' operan parte hartu zuen.[10] Cuartitos del Arriagan Iñaki Encina Oyón, piano-jotzailearen laguntzaz abestu zuen.[11] Bilboko Arriaga antzokian Manuel Fernández Caballerok sortutako El duo de la Africana zarzuelan ere abestu zuen.[12]

2015ean Donostiako Kursaal jauregian munduan zehar kantari dabiltzan hainbat abeslari bildu ziren Opus Lírica elkarteak antolatutako emanaldian.[13] Donostiako Kursaal jauregian Miguel Borrallo madrildar tenorearekin eta Santa Cecilia Orkestra Klasikoarekin Zarzuela Gala Handian parte hartu zuen. Programan Giménez, Moreno-Torroba, Sorozábal, Vives, Soutullo eta Vert, Chapí, Luna, Guerrero eta Fernández Caballeroren lanak zeuden.

2018an, berriro ere Bilboko Arriaga antzokian abestu zuen Frantziako musikako hiru konposatzaile funtsezkori eskainitako errezitaldian: Charles Gounod (Paris, 1818), George Bizet (Paris, 1838) eta Jules Massenet (Saint-Étienne, 1842).[14]

2019an Bilboko Arriaga antzokian ‘Dido & Aeneas’ antzerki musikal barrokoan parte hartu zuen.[15]

Erreferentziak

  1. (Galizieraz) «Ainhoa Zuazua clausura o ciclo de música Xeración 2000+3» xornal.vigo.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  2. (Gaztelaniaz) «La soprano Ainhoa Zuazua actuará en Allariz» La Voz de Galicia 2003-07-30 (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  3. http://santiagodecompostela.portaldetuciudad.com/es-es/noticias/ainhoa-zuazua-e-marife-nogales-no-terceiro-concerto-de-todo-lirica-santiagodecompostela-006_2_3_281498_68.html
  4. www.elcorreogallego.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  5. (Gaztelaniaz) «La temporada lírica se despide con una "pequeña joya", 'L'isola disabitata'» El Diario Montañes 2011-01-27 (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  6. (Gaztelaniaz) «La soprano Ainhoa Zuazua volverá a actuar en el 'Musikaldia'» El Correo 2009-10-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  7. (Gaztelaniaz) «Ainhoa Zuazua y Velma Powell, este fin de semana en el Musikaldia de Ermua» El Correo 2012-10-19 (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  8. «Alfredo Krausen Omenezko X. Kontzertua | Euskalduna Jauregia» Euskalduna (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  9. (Gaztelaniaz) «La soprano Ainhoa Zuazua actúa esta tarde en el Euskalduna de Bilbao» El Diario Vasco 2010-12-30 (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  10. (Gaztelaniaz) Codalario. «El Teatro Arriaga recupera, de la mano de Emilio Sagi, la �pera 'L'isola disabitata' de Manuel Garc�a» www.codalario.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  11. «• Ver Tema - Recital de Ainhoa Zuazua en los Cuartitos del Arriaga 23F» www.unanocheenlaopera.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  12. (Gaztelaniaz) «La ermuarra Ainhoa Zuazua presenta en el Arriaga la zarzuela 'El dúo de la africana'» El Correo 2011-03-23 (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  13. (Gaztelaniaz) «Las voces vascas repartidas por el mundo se reúnen por primera vez» El Diario Vasco 2015-01-19 (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  14. (Gaztelaniaz) Press, Europa. «La soprano Ainhoa Zuazua y el pianista Rubén Fernández Aguirre inauguran el lunes el ciclo francés del Arriaga» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  15. (Gaztelaniaz) Artezblai. «‘Dido & Aeneas’, teatro musical barroco en el Arriaga» ARTEZBLAI (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.