Ainhoa Urien

Ainhoa Urien Telletxe (Abadiño, Bizkaia, 1995eko uztailaren 18a) idazlea eta pilotaria da

Ainhoa Urien

Bizitza
JaiotzaAbadiño, 1995eko uztailaren 18a (28 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea
Udako Euskal Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta pilotaria
Pilota
 

Literaturaren Zubitegia: 1039

Biografia

Ainhoak Zelaietako Herri Eskolan ikasi zuen 12 urtera arte, ondoren DBH Traña-Matienako institutuan eta Batxillerra Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuan.

Filosofia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Donostian.

Mondragon Unibertsitatean (Aretxabaleta) berriz, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT). Euskal kultur sorkuntza eta kritika feminista graduondokoa, UEUn (Eibar).

Idazlea eta pilotaria izateaz gain, bertsozalea ere bada.

Abadiñoko bertso-eskolan aritua. 2017an gai-jartzaile hasi zen, Eskolartekoan, Bizkaiko Taldekakoan eta Durangaldeko Kopla Txapelketan.[1][2]

Idazle ibilbidea

Idazle sena betidanik izan du. Umetan irakurzaletasun handia eta idazteko grina. Lehenengo ipuina 12 urterekin idatzi zuen, eta Abadiñoko Ipuin Lehiaketako irabazle suertatu zen.

Gaur egun Anboto astekariko zutabigilea da.[3] Bere zenbait poemak Maiatz aldizkarian argitaratuko ditu. Bere lehen liburua Poesia, zaurien ukendu. Xabier Leteren arrastoa 2020an argitaratu du.[4] 2009ko udan, Ainhoak 14 urte bete zituenean Xabier Leteren Egunsentiaren esku izoztuak poema liburua oparitu zion amak baita koaderno berde bat ere, forma geometriko doratu eta gorriekin, ordutik bata zein bestea mimo handiz irakurri, zikindu eta gorde omen ditu, erabiliaren erabiliaz sentimenduz eta bizipenez bete eta ajatu diren arte, lehen liburua borobildu duen arte.[5]

Argitalpenak

  • Poesia, zaurien ukendu. Xabier Leteren arrastoan (2020, Pamiela).[6][7]

Sariak

  • 2011n Bilbao Bizkaia Kutxa eta Euskaltzaindiak antolatutako haur eta gazteentzako literatura lehiaketan saria lortu zuen.
  • 2012an Euskaltzaindiak antolatutako Resurrección María de Azkue literatura saria irabazi zuen.[8]
  • 2012an Abadiñoko Udalak antolatzen duen herriko gazteentzako literatur lehiaketarako irabazlea.[9]
  • 2012an Durangoko Udalak antolatzen duen Julene Azpeitia literatur lehiaketa irabazi zuen, zegokion kategorian eta poesiaren atalean.
  • 2016an Durangoko Berbaro Elkarteak antolatu zuen "365ipuin" kontakizun laburren lehiaketa irabazi zuen.[10]
Surrandi, surrandi pastorala

Bestelakoak

Pilotari ibilbidea

Pilotan, ume-umetatik ibili da, Abadiñoko Atxarte Pilota Elkartean lehenengo, eta gero, palan hasteagaz batera, Abadiñoko Tornosolo taldean, bai trinketean (paleta argentinarraren modalitatean) eta baita frontoian ere (ezker horman gomazko paletarekin). Gaur egun, Hernaniko Palistak klubean aritzen da palista moduan.

Pilotari ibilbidea palista izatearekin ere uztartzen du, gaur egun, palan jokatzen baitu, batez ere federazioak antolatutako txapelketetan eta txapelketa herrikoietan.

Palmaresa

  • 2017-2018: Laboral Kutxa Emakume Master Cup-Promozio Maila, txapelduna Amaia Vicariorekin.[11]
  • 2017an eta 2018an: Torneo de Pelota Femenino IX Centenario Santo Domingon". Txapelduna Amaia Araiztegi bikotekidearekin.[12]
  • 2019an Emakumea Pilotari txapelketako 1. mailako txapeldun bilakatu zen Patri Espinar bikotekidearekin batera.[13]

Erreferentziak

  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Ainhoa Urien - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  2. (Gaztelaniaz) Kmon. «Gai jartzailea: Ainhoa Urien en Durango» www.kmon.info (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  3. «Ainhoa Urien Telletxe (Idazlea) - Komunitatea - Anboto.org» anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  4. Uranga, Amagoia Gurrutxaga. «Leteren poesiarekiko liluraren kronika terapeutikoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-09-24).
  5. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-09-23). «Xabier Leteren letretan topatu ditu erantzunak Ainhoa Urien idazleak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-09-24).
  6. POESIA, ZAURIEN UKENDU: XABIER LETEREN ARRASTOAN - AINHOA URIEN TELLETXE - 9788491721895. (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  7. «Ainhoa Urien abadiñarrak bere lehen liburua kaleratu du - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-24).
  8. (Gaztelaniaz) «Eukaltzaindia premia a Ainhoa Urien» El Correo 2012-05-24 (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  9. dantzancom. «Abadiñarras con premio» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  10. «#365ipuin aurtengo edizioko sariak banatu ditugu» Berbaro (Noiz kontsultatua: 2020-09-20).
  11. (Gaztelaniaz) «Ainhoa Urien y Amaia Vicario vencen en el III Torneo Femenino Pelota a» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  12. «III Torneo de Pelota IX Centenario» numero128.revistariojasport.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  13. «Urien eta Espinar, garaile - Urumea» Kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.